KulturSharea

KulturSharea

By KulturShareaArts
Download on the App Store

KulturSharea episodes

  • 2023/02/24
    Iñaki Irasizabalek ‘ Otsoa etorriko da’ eleberri laburra kaleratu du. Idazle durangarrak genero beltzera jo du berriro ere liburu hau ontzeko
    4 min
  • 2023/02/17
    Nerea Ibarzabalek eta Higinia Garayk ‘Jakelinen egunerokoa’ aurkeztu dute. Kimu ipuin bildumaren argitalpen berria da honakoa eta Ikaselkar hezkuntza-argitaletxearen eskutik ikusi du argia.
    6 min
  • 2023/02/10
    Bertsozale Elkarteak urteko bertso bilduma paperean kaleratuko du aurtengoan ere. Bertako kideek nabarmendu dutenek bazkideek doan eskuratu dezakete bilduma jada. Horretarako, www.bertsozale.eus atarian argitaratutako formularioa bete beharko da otsailaren 13a baino lehen, eta Bapatean 2022 etxean jaso nahi dela adierazi.
    3 min
  • 2023/02/03
    Jexuxmai Lopetegik ‘Ez da horren sinplea’ diskoa kaleratu du. Zarauzko musikariak Mikel Lazkano eta Harkaitz Canorekin batera aurkeztuko du bere azken lana gaur arratsaldean Garoa liburu-dendan.
    6 min
  • 2023/01/27
    Anje Duhaldek ‘Muga bat beti hor’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu. Xabier Amurizaren hitzekin sortu du musika Arrangoitzeko kantariak berak, eta puntako hainbat musikari bidelagun dituela aurkeztu du abestiaren bideoklipa.
    6 min
  • 2023/01/20
    Lutxo Egiak eta Iñigo Cobok irabazi dituzte XX. Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko sariak. Denetara 18 gidoi jaso dituzte edizio honetan. Hauetatik zortzi euskaraz izan dira. Antolatzaileen arabera, aukeraketa zaila izan da aurkeztutako gidoien kalitate onagatik.
    3 min
  • 2023/01/13
    Maurizia Aldeiturriaga oinarri duen ‘Aire!’ dokumentalerako diru bilketa kanpaina azken txanpan sartu da. Crowdfunding kanpaina urtarrilaren 17an amaituko da filma aurtengo maiatzean estreinatzea aurreikusten dute.
    2 min
  • 2023/01/04
    Loraldiak euskarazko sormen digital beka berrian izena emateko epea ireki du. Bi dira deialdi honen helburuak: euskarazko sorkuntza digitala sustatzea eta sortzaile digitalen lana ezagutzera ematea eta ingurune digitalean euskarazko eduki gehiago egoteko aukera eskaintzea.
    2 min
  • 2022/12/23
    Errenteriako Jantziaren zentroak Eulalia Abaitua argazkilaria omentzeko asmoz, ‘Baserritarrak’ erakusketa zabaldu du. Erakusketa Kapitain-etxearen sarreran kokatu dute eta bertan hamasei jantzi daude ikusgai, guztiak erreprodukzioak dira.
    3 min
  • 2022/12/16
    Dena prest da igandeko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako. 13.000 lagunek jarraituko dute finala bertatik bertara. Iganderako sailkatu diren zortzi bertsolariak Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina dira.
    4 min

About KulturSharea

From the publisher's feed

Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.