KulturSharea

KulturSharea

By KulturShareaArts
Download on the App Store

KulturSharea episodes

  • 2023/06/30
    Xabier Amuriza bertsolariak www.amuriza.eus izeneko webgunea jarri du martxan bere lanak sareratzeko asmoz. Dagoeneko bi lan daude irakurgarri webgune berrian: Itxi dezagun zirkulua eta Harrien mintzoa. Hurrengoa Lehoiaren zainak izango da eta laster argitaratuko duela iragarri du.
    3 min
  • 2023/06/23
    Krisiak krisi, Baztandarren Biltzarra uztailaren 16an Elizondora bueltatuko dela iragarri dute. 60. urteurrena ospatzeko, Ion Mayorrek eta Hasier Larretxeak egindako abestia eta bideoklipa ere plazaratu ditu lantalde berriak. Abestia eta bideoklipaz gain, aurtengo kartela ere aurkeztu dute. Pello Fagoaga erratzuarrak sortu du eta 60. urteurrena ospatzeko garai zahar eta berrien arteko lotura irudikatu nahi izan du.
    3 min
  • 2023/06/16
    Nekane Artola Labordeta izendatu dute Ikastolen Elkarteko trantsiziozko lehendakaria. 14 urteren ondoren, Koldo Tellituk Ikastolen Elkarteko lehendakari izateari utzi dio eta Euskal Herriko Ikastolen Artezkaritza Kontseiluak trantsizioko postuak izendatu ditu 2023ko ekainetik 2024ko ekainera bitartean.
    5 min
  • Nerea Baldaren 'Azpimarrak' liburua
    Nerea Baldak (Irurtzun, 1975) Azpimarrak izeneko eleberri laburra aurkeztu du. Azpimarrez beteriko bigarren eskuko liburu bat du abiapuntu lanak, “nire lagun batek bigarren eskuko liburu bat erosi zuen eta bertan ikusi zuen aurreko jabea aspaldiko ezagun bat zela”, kontatu du idazleak Erein argitaletxearekin egindako aurkezpenean. Gertaera hori polita iruditu zitzaion idazle nafarrari eta hortik abiatuta liburuaren istorioa sortzea erabaki zuen. Beraz, bigarren eskuko liburu batekin eta aspaldiko bi ezagunekin ondu du Azpimarrak eleberria.
    3 min
  • 2023/06/09
    Dena prest dute Olarizuko zelaietan Araba Euskaraz festarako. Igandean, ekainak 11, Olarizura bueltatuko da Arabako ikastolen aldeko jaia eta bildutako dirua Aguraingo Lautada ikastolarentzat izango da.
    6 min
  • 2023/06/02
    Jose Antonio Loidiren ‘Hamabost egun Urgainen' eleberri beltza berrargitaratu dute. Gaur egungo irakurleek 1955eko testua arazorik gabe irakur dezaten finkatu nahi izan du Erein argitaletxeak, Loidiren eta euskararen orduko doinua eta kolorea galdu gabe. Jon Alonso idazlea arduratu da hitzaurrea idazteaz.
    6 min
  • 2023/05/26
    Eztena arte eszenikoen jaialdia Errenteriako kaleetara aterako da aurtengo edizioan. Hiru egunetan zehar ikuskizunak, performanc kolektiboak eta astean zehar antolatu diren tailerren erakustaldiak ikusi ahal izango dira. Emanaldi guztiak herriko kaleetan eta agertokietan egingo dira, hala nola, Gamon Zumardian, Lekuona Fabrikan, Niessen kulturgunean eta erdiguneko kaleetan.
    3 min
  • 2023/05/12
    Euskaldunen jatorria, historia ta irria dugu Ion Martinez Txikiren azken ikuskizuna, duela egun batzuk estreinatu zuen Donostiako Tabakaleran, Poltsiko antzerkia jaialdiaren barruan.
    12 min
  • Jon Martinez ‘Txiki’: “Euskaldun guztiek bere kulturaz gozatzeko eskubidea dute”
    Euskaldunen jatorria, historia ta irria dugu Ion Martinez Txiki-ren azken antzezlana, duela egun batzuk estreinatu zuen Donostiako Tabakaleran, Poltsiko Antzerkia jaialdiaren barruan.
    Donostiarrak, 20 urte pasatxo agertokietan egon ostean, hauetatik jaistea erabaki du behin betiko, halaxe iragarri zuen igandeko estreinaldian. Obra berriarekin bira egin ondoren utziko ditu eszenatokiak komikoak.
    10 min

About KulturSharea

From the publisher's feed

Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.