MusikHaria saioan izan dira Ithaka taldekoak, lehenengoz komunikabide bati elkarrizketa ematen. Urduritasuna nabari zitzaien elkarrizketa hasi aurretik, baina hizketarako arazorik ez dutela argi utzi zuten estudiora sartu orduko. ‘Kristalezko’ kantuarekin datoz, indartsu, disko berria labean dutela.