
Sign up to save your podcasts
Or


Amerikarren inbasio gerraren erdian, gazte irakiar batek bere dohain paranormala bitxia baliatzen du biziak salbatzeko.
*Atal honetako musika guztia Jamendo-tik hartua da.
Ipuin honetan izua eta umore beltza nahasten dira, ETA indarrean zegoen eta kafea pezetetan ordaintzen zen garai ez hain urrunean.
Ingurune urbanoko biztanleen egunerokotasunaren absurdoak, dezepzioak eta antsietateak, umore beltzaz eta ironiaz betetako mikroipuinetan.
Goizalde Landabasoren poesiak hizpide ditu bakardadea, bakardade batzuetan goxoki lagundua, kristal lurrunduetan idazten diren eta berehala ezabatzen diren hitzak, sekula guztiz osatzen ez diren zauriak, gogoratu nahi eta oroimenen atxiki ezin dena. Haizeak dena higatu orduko, egin beharko dugu ba babeserako kopia.
Hegazkin bidaia bat, itxuraz arrunta. Kontuz, baina: inoiz ez dakizu alboan nor jesarriko zaizun.
1870 urte ingurua. Frantzia eta Prusiaren arteko gerra. Hamar andre-gizon bidaia arriskutsu batean doaz zaldi kotxez. Helmugara heltzearen truke, prezio bat ordaintzea eskatuko diete.
Guy de Maupassanten istoriorik famatuena da “Mari Gizen”. Bere garaian bi zatitan argitaratu zen, eta halaxe dakargu guk ere.
From the publisher's feed