
Sign up to save your podcasts
Or


Basoaren ertzean bizi den mutiko batek heskai erraldoi bat aurkitu du. Beste aldean zer dagoen jakiteko grinaz, bide bat mozteari ekin dio, baina denbora luzea eman beharko du horretan. Ezagutzen duzu ipuin hau? Ez? Ea, entzun arretaz, eta agian gogoratuko duzu.
Irudia: “Udaberria”, Frances MacDonald (1905)
Amerikako Estatu Batuak, XX. mendeko 70eko hamarkada. Bisita bat: aspaldi kanpora ikastera joandako alaba nagusia bere jaioterrira itzuli da ama eta ahizpa gaztea ikustera. Bi belaunaldi, bi hizkera, bi mundu. Izen zaharrak eta izen berriak.
Irudia: “Belengo Izarra” estiloko ohazala
Atal honetan Margaret Atwoodek horren argiak ez diren emakumeei egiten die gorazarre, eta Angel Errok laudorio egiten dio gizonik ederrenari.
Agente sekretu bat, denboraren makina bat, eta mendeku bila dabilen gazte bat, denboran atzera eta aurrera bidaiatuz. Eta bakardaderik erradikalena, izenburuan “zonbi” hitza eduki arren zonbirik ageri ez den ipuin honetan.
Bi gizon aurrez aurre bulego batean, eta Heriok ostutako lagun maiteen oroimen eta desoroimena airean. Boterearen dinamika, dominazioa, gerra. Eta haren emaitza: suntsipena edo sorgortasuna.
Ipuin honetako protagonistak modua aurkitu zuen preso zegoen kaiolatik irteteko; orain, bost urte igaro direnean, hitzaldi bat emango du jakintsuen aurrean bere lorpenaren nondik norakoak azaltzeko.
Ah, protagonista, tximino bat da.
From the publisher's feed