
Sign up to save your podcasts
Or


Gertaera lazgarri batek astindu ditu “Benetako Hamabi Arrantzaleen Klub”eko zaldunak beren urteroko afari esklusiboan, Vernon Hotelean. Baina zer zerikusi dute gertaera horrekin hoteleko karraju batean entzuten diren oin hots harrigarriek? Aita Brown abade detektibe zuhur eta bihozberak argituko digu.
Sozializazio egoeretan sarri gertatzen zaigu jende berria ezagutu beharra, baita guk geuk bitartekari lana egitea eta ezezagunak elkarri aurkeztea ere. Eta orduan bakardadearen abantailez jabetzen hasten da bat zenbaitetan.
Espero dugu zuk guk beste barre egitea ipuin umoretsu honekin.
Adin guztietako kakanarruentzako bi haur ipuin.
Trapitxeo egun gorabeheratsu baten ostean, «Apaiza» bere logelara itzuli da, egun zailari amaiera emango dion heroina dosia hartzeko prest.
“…Gaur izan da, uste dut, nire bizitzako egunik harrigarriena, eta gertaerak oraindik ere buruan bizi ditudala, paperean jarri nahi ditut ahalik eta argien. Hasteko eta bat, esan dezadan nire izena dela James Clarence Withencroft…”.
Stephen Kingek dio bere ikasleei ipuin hau irakurri zienean, gelako isiltasuna orratz bat lurrean jausi eta haren zarata entzuteko modukoa zela. Ausartuko zara?
From the publisher's feed