
Sign up to save your podcasts
Or


Jantzi kapela eta eskularru zuriak eta etorri gurekin lurrun ibaiontzira, eta, brisara leunak azala kilikatzen digula, entzun Mark Twain pilotuaren gogoeta ironikoak munduaren edadeaz eta gizakiak bertan betetzen duen lekuaz.
*Atal honetako musika goear.com-etik hartua da
Muidinga mutikoa eta Tahuir agurea oinez doaz bide infinituan, beren herria odolusten dagoen gerra ankerretik ihesi. Bidean: desolazioa, herioa, eta etsipenaren paisaia kolorgea. Bidaiariengan: tristezia, beldurra eta aurrera jarraitzeko grina setatia. Eta sekretu bat.
Mia Couto idazle mozanbiketarraren Terra sonambula nobelako lehenengo bi atalak.
Carmody jauna ez dago bere bizitzaren une goxoenean:
Ostatuko bere gela tristea gogoratu zuen, non ez baitzegoen surik eta errenta ordaindu barik baitzegoen. Bizitzen jarraitu behar hutsaren zorigaiztoaz pentsatu zuen (…)
Hala ere, hitzordu bat lortu du Dublingo Gazteluan administrazioko norbaitekin lanpostu batez berba egiteko.
Oraingoan bi ipuin dakartzagu: Giovannino Guareschiren “Hirugarren istorioa” eta Julen Gabiriaren “FOAF tale”. Ilunabar alderantz egin dugu, mundu honetan ei dauden beste mundu horien interferentziak sentitzen diren eremura. Eta, apur bat beldur ginenez, Julen Gabiriari eskatu diogu gurekin irakurtzeko… Bai, bai: egilea bera dugu irakurle gonbidatua “FOEF tale” gurekin batera leitzeko!
Haurtzaroko etxera itzultzeko tren bidaian, oroitzapenek mina eta beldurra sortzen dute.
Familia barruko sexu abusuen gai gordinari eusten dio Montoiak ipuin honetan.
Carson McCullersi ez zitzaion asko interesatzen jende «normala», edo, beharbada, jende normalik ez dagoela ohartzeko moduko begi zolia zeukan, bai eta horren berri emateko artea ere.
Izan ere, nondik begiratzen zaion, mundua jende arraroz beteta dago. Begira zu eta gu, adibidez. Guk primeran ulertzen dugu Madame Zilensky eta Finlandiako erregearen kontua, ezta?
Gaurkoan Edu Lartzanguren eta Izarne Cardaba ditugu irakurkide gonbidatu.
Xerezaderen Artxiboak beti dauka atea zabalik eta te kikara bat prest Katherine Mansfieldentzat, bere idazketarekin Virginia Woolf handia jeloskor jarri zuen idazle bakarrarentzat.
Gauza ederrez betetako ipuina da “Panpina etxea”: umeak, lorategiak, panpina etxe xarmant bat eta haren miniaturazko altzari miragarriak… Edertasun horren kontrastean ikusten da ondoenik azpiko itsustasun kiraztoaren gordina.
Baina gehiago ere bai, mirari bat: ankerkeriak zanpatuta bizi arren, edertasunarekin liluratzeko gai izatea.
Gaur errealismo zikinaren ordezkaritzat ezaguna den Raymond Carver idazle estatubatuarraren ipuin bat dakargu. Hala ere, ipuin honetan ez dugu aurkitzen haren ezaugarri izan ohi den minimalismoa. Ipuin berezia da «Mandatua» Raymond Carverren literaturan. Bertan, Anton Txekhoven azken egunen eta heriotzaren kontaketa egiten du, narrazio maila desberdinak konbinaturik, omenaldi jostari eta xamurra eginez bere maisutzat aitortzen zuen idazle errusiarrari.
Dokumentazio lanean oinarritua ei den kontakizun biografikotik abiaturik, pixkanaka lupa hurbildu eta gertaeren lekuko diren pertsonaien hemen eta orainaren narrazio errealistago, gertuagoko, zuzenekora igarotzen da. Bizitzan ohi den bezala, errealitate gordineko detaile nimiño eta arruntak, lurrera jausitako txanpan botilaren kortxoa adibidez, nagusitzen dira egoerarik transzendentalenetan. Edonon dago errealitatea, baina edonon daude, halaber, narrazioak. Historia fikzionatua eta errealitatearen ilusioa: horra hor ipuin honek planteatzen dizkigun bi kontzeptu mamitsu.
Senar-emazte bi, itxuraz bikote zoriontsua, baina bizimoduak eta interes desberdinek elkarrengandik urrundu dituena. Zirt edo zart egiteko unera helduta, baina, ez da hain erraza gauzei aurpegira begiratzea.
From the publisher's feed