
Sign up to save your podcasts
Or


Hiru lagun, eta laugarren batek utzitako hutsunea, soldaduska garaian bere burua hil zuenean. Bata bestearen ondoren, aldi batez erotzen hasiko dira, nor bere modura. Bat ezkondu egingo da, eta bi baino ez dira geldituko txandakako eromen haietan, laugarren lagunari konpainia egiten. Noiz arte, ordea?
Rosie Liebek bere gaztaroko kontuak kontatzen dizkio Lili lobari. Haren eskutik, Manhattaneko antzerki errusiarreko giroaren xarma ezagutuko dugu, eta, bereziki haren izarrik distiratsuarena: Volodia Vlaschkin, Kieveko Rodolfo Valentino.
Paleyren beste hainbat istoriotan bezala, ipuin honetan emakume langile, independente, eta indartsu bat aurkituko dugu, ironiaz eta alaitasunaz baliaturik ausardiaz aurre egiten diona bizitzak batzuetan erakusten duen aurpegi latzari.
*Atal honetako musika guztiak jazz-on-line.com-etik hartuak dira.
“Nik neronek aldarrikatuko dut zure krimena. Inoiz askatasuna berreskuratzen badut, lotsak ez dit galaraziko zure ankerkeriaren berri jakinaraztea”.
Horixe izan zen Filomelaren garrasi erdiragarria, Tereo koinatuak bera bahitu eta bortxatu ondoren. Tereok orduan mihia moztu zion eta dorre batean giltzapetu, biktimak ezin izan zezan haren krimena salatu. Baina Filomelak —“mihia moztuko didate, baina eskuez kontatuko dut nire istorioa” esango balu bezala— bere ahotsa entzunarazteko beste bide bat bilatu zuen: oihal batean ehundu zuen bere narrazioa. Latinez, textus hitzak “ehuna” esan nahi du.
Filomela bortxatuak, Filomela mututuak bere kantua entzunaraziko du murru guztien eta ezpata guztien gainetik, eta mendekua izugarria izango da.
Xake joko polit-polita dauka Xerezadek etxean, kristauak eta musulmanak aurrez aurre jartzen dituena. Igeltsuzko figuratxo eskuz pintatuei begira, gogora etorri zaio xake joko batekin hasten den ipuin izugarri bat.
Eta pentsatu du (nahiz eta Xerezade xake jokalari negargarria izan) xakean mugimendu bakoitzaren ondorioak ugariak izan arren, mugatuak direla, eta den-denak aurreikusteko modukoak jokalaria oso abil eta buru argia izanez gero; bizitzan, ordea, ezin konta ahalako ondorio diferenteak izan ditzake gure jokaldi bakoitzak, eta bakoitza zenbatezinezko moduetan gauza daiteke. Edo agian ez, agian horiek ere mugatuak dira, baina bizitza oso batean ez liguke astirik emango gure ekintza bakoitzak sor litzakeen posibilitate guztiak aintzat hartzeko.
Baina gogoeta borgestar horiek denak sortu dituen ipuinaren leitmotiva ez da xake jokoa, izenburua ematen dion beste objektu bat baino: tximino atzaparra. Halaxe dauka izena gure gaurko istorioak, W. W. Jacobs idazle ingelesa gehien famatu duen literatur lanak.
Nigeriako tiv gizataldeko kideek Bohannan antropologo estatubatuar zuriari Hamleten benetako esanahia azaldu ziotenekoa. Etnozentrismoa eta beste egia unibertsal batzuk lantzen dira, umore handiz, narrazio honetan.
Hamahiru urteko umezain batek gau osoan jagon behar du negar hutsean dagoen sehaska ume bat. Une batez lo geratuz gero, zigorra datorkio berehala, eta lo bako gauaren ostean, egunsentiak lan gehiago baino ez dio ekarriko.
Ba al da lo egin nahia eta ezina baino gauza gogorragorik?
Irudia: «Sehaska», Berthe Morisot (1872)
Basakeria gorriko azpimundu honetan ez dago errukirik, eta isiltasuna ontzi komunikatu bat da tabernako barran eseritako piztien asperdura mugagabe, amorraturako.
Eta hala ere, “batzuetan zure gomutak zeharkatzen du nire oroimena zazpi puntako izar baten tankeran“.
Egun zoriontsuak ziren Louisianako Aubigny plantazioan: umetxo bat, ederra eta osasuntsua, jaio berria zitzaien, ugazaba jaun-andreen maitasunaren fruitu eta lekuko.
Désiréeren zoriona hain zen betea, beldurra ematen zion.
Irudia: “Dama bat bere burua apaintzen”, Berthe Morisot (1880)
From the publisher's feed