Xerezaderen Artxiboa

Xerezaderen Artxiboa

By Xerezaderen ArtxiboaArtsBooks
Download on the App Store

Xerezaderen Artxiboa episodes

  • Xerezaderen Artxiboa + Eremuz Kanpo: Joseba Breaking Basque

    Bilbo Hiria Irratiko “Eremuz Kanpo” saioko zaldun jentilek gonbidatuta, Xerezade atera da bere lorategi iturridunetatik lagun horiekin batera zuei izaki bakan bat aurkezteko. Hona hemen Super Euskalduna. Bekadun erraria. Golema. Gure Zelig Iruritakoa. Euskal hitzaren atrakatzailea. Txandal laranjadun timadorea. Zuekin, Joseba Breaking Basque!

    0 min
  • David Foster Wallace: Hau ura da

    Izan al duzu inoiz zeu protagonista EZ zaren bizipenik? Ez? Guk ere ez. Ez al da bitxi xamarra? Nola askatu geure burua denok unibertsoaren erdigunea garela pentsatzeko joeratik? D. F. Wallacek kontatzen digu zertan den askatasun hori, bere ustez axola duen bakarra. Hitzaldi zorrotz, humanista, iratzartzaile eta hunkigarria.

    0 min
  • "Hau ura da", David Foster Wallace
    ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ Izan al duzu inoiz zeu protagonista ez zaren bizipenik? Ez? Guk ere ez. Ez al da bitxi xamarra, ni eta zu eta beste hura, denok izatea aldi berean unibertsoaren erdigunea? Eta hori egia ez bada? Eta zein da egia? David Foster Wallacek kontatzen dizu zein den bere ustez letra larriz idatzi beharreko Egia. Entzun Xerezaderen Artxiboan David Foster Wallace-ren "Hau ura da". Itz.: Danele Sarriugarte
    0 min
  • Xabier Montoia: Gizonezkoekin
    Xabier Montoiak berak irakurritako ipuin honetan, neskato bat aurkituko dugu ustekabeko abentura batean murgilduta. Festa bat dirudi hasieran, baina mundu anker honek toki gutxi dauka xalotasunarentzat. Ez da kasualitatea ipuin hau dakarren liburuaren izenburua Hondamendia izatea.
    0 min
  • "Gizonezkoekin", Xabier Montoia
    Euria da, haize zakarra dabil eta gu ere hala gaude barrutik. Xerezade triste dago, lagun bat joan zaiolako. Lagun horri esker jaio zen Xerezaderen Artxiboa, Bilbo Hiria Irratiko ateak eta bere besoak eskuzabal ireki zizkionean. Eta Xerezadek badaki lagun horri gustatuko litzaiokeela guk lanean jarraitzea, beti aurrera, istorioak kontatzen, euskaraz kontatzen. Beraz, ez diogu huts egingo. Hemen gaude, kontatzen jarraitzeko prest, Mieltxo Monfort gure adiskidea gogoan. Eskerrik asko, Mieltxo: gure artxiboko ipuinik ederrenak zuretzat. *** Gaurko atala berezia da, autoreak berak jarri baitio ahotsa bere narrazioari. Xabier Montoiak Hondamendia bere azken liburuko "Gizonezkoekin" ipuina irakurri digu. Etxe batean neskato bat eta hiru gizon, zain. Zain.  Atala jaisteko sakatu hemen eskumako botoiaz. MUSIKA: Artista: Kitchen Cowboys Albuma: Glaubst Du, dass es Liebe ist? Abestiak: "Falscher Ort, Falsche Zeit" "Jacqueline" "Umbekannt Verzogen" "Glaubst Du, Dass Das Liebe Ist?" "Wovon Du Träumst" "Baby"
    0 min
  • NEMESISEN JAIA, "Saki"
      Urte berriaren hasierakin, Xerezade Hector Hugh “Saki”rengana joan da hitz aspertu bat egitera. Bere lagun Clovis Sangrailekin aurkitu du tetxo bat hartzen portzelanazko kikaretan. “Aizue, zer moduz Gabonak?” galdetu die Xerezadek xalo-xalo. “Hara”, esan dio Clovisek, kikara platertxoan delikadeziaz utzi eta gero: “Gabon Gauean New Yorken jatetxe batean afaltzen bazaude, zilegi da, eta horixe espero da, `Garai Zaharrengatik´ abesten hastea sekula ikusi ez dituzun eta berriz ikusi nahi ez dituzun ezezagunen eskutik helduta. Baina beste norabidean, aldiz, ez dago lizentziarik”. Xerezaderen Artxiboan H. H. Munro, “Saki”ren “Nemesisen jaia”. Itz.: Ana Morales   ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ   MUSIKAK (artista/abestia/albuma)   Scott Joplin / “Original Rags” (1900 piano roll) / Frog Legs: Ragtime Era Favorites Scott Joplin / “Ragtime Dance” / Piano Rolls from archive.org John H. Glover-Kind / “I Do Like To Be Beside The Seaside” / Frog Legs: Ragtime Era Favorites Scott Joplin / “Pineapple Rag” (1908 piano roll) / Frog Legs: Ragtime Era Favorites James Scott / “Frog Legs Rag” / Frog Legs: Ragtime Era Favorites Scott Joplin / “The Entertainer” / Frog Legs: Ragtime Era Favorites    
    0 min
  • Hector Hugh Munro, “Saki”: Nemesisen jaia

    Thackenbury andreari eta haren lobari ez zaizkie batere gustatzen lagun hurkoari onginahia ospatzeko omen diren jaiegun horiek: Gabonak, urtebetetzeak… Zergatik ez dago egun berezirik aurrean ikusi ezin duzun jendeari zure sentimenduak zintzoki adierazteko?

    Atal honetan umore viktoriar gaizto pixka bat dakargu Sakiren eskutik.

    0 min
  • ELFOEN ERREGEA, Philip K. Dick
    Normal 0 21 false false false EU X-NONE X-NONE MicrosoftInternetExplorer4 Batzuetan, espero ez genituen eginkizunak gure gain hartzea tokatzen zaigu; ezohiko zirkunstantziek ezohiko jokabidea eskatzen omen dute. Baina, zer da ezohikoa? Gaur, Xerezaderen Artxiboan Philip K. Dick eta "Elfoen erregea". Itzultzailea: Aritz Gorrotxategi Sarrera eta ahotsa: Ana Morales Edizioa: Jasone Larrinaga Atala jaisteko sakatu hemen eskumako botoiaz.   Doinu guztiak freesound. org webgunetik hartukoak, amaierako abestia izan ezik:   "Nigth Fairies", Brandon Fiechter. Albuma: Ancient Legends. Normal 0 21 false false false EU X-NONE X-NONE MicrosoftInternetExplorer4 <  
    0 min
  • Philip K. Dick: Elfoen erregea

    Shadrach Jones agurea gasolindegi batez arduratzen da. Orain, baina, negozioa gainbehera dago, errepide moderno batek trafikoa desbideratu baitu.

    Batzuetan, ezohiko zirkunstantziak direla eta, ustekabeko eginkizunak hartu behar izaten ditugu gure gain. Adibidez, Shadrach Jonesi, elfoen errege bihurtzea egokitu zitzaion.

    0 min
  • Joseba Sarrionandia: Enperadore eroa

    “Harriturik, Enperadorea oihalera hurbildu zen eta, bekainez ia ukitzen zuela, beha egon ondoren, eskua sartu eta pinturako arrosa bat ebaki zuen”: boterea eta sormena aurrez aurre aurkitzen dira Ekialde legendarioan kokatutako ipuin fantastiko honetan.

     

    Irudia: Yongzheng Enperadorea Gorteko Jantzian (1750)

    0 min

About Xerezaderen Artxiboa

From the publisher's feed

Munduko literaturako narrazioen irakurketa dramatizatuak, euskaraz, Jasone Larrinaga-ren eta Ana Morales-en eskutik. Euskarazko podkastik zaharrena gara? Ez dakigu, baina 2011z geroztik gabiltza. 2019an "Blogetan" saria eman zigun Azkue Fundazioak.