Zientzia puntu-puntuan

Zientzia puntu-puntuan

By UPNAScience
Download on the App Store

Zientzia puntu-puntuan episodes

  • Traumatismo larrien ikerketa

    Zergatik hiltzen dira traumatismo larriak dituzten pazienteak? Zergatik bizi dira? Non eta nola egin dituzte lesioak? Nola hobetu protokoloak? Pazientearen perfila aldatu egin da azken 20 urtetoan. Zaharrak erori egiten dira, gazteak beren buruaz beste egiten saiatzen dira. Datuek hala diote. Nafarroak badu Trauma Larrien Erregistroa, datu base hori duen komunitate bakarra estatuan. Gonbidatua: Tomás Belzunegi medikua eta Medikuntza Fakultateko dekano ordea.

    Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute

    14 min
  • Bizikidetza, beraiek eta gu

    Institutu publikoetako ikasturte amaierako orletan, inon baino hobekiago antzematen da gurean aspalditik gertatzen ari den eraldaketa demografiko isila. Altsasun edo Tuteran, Burlatan eta Berriozarren. Iruñean, noski. Gure gizartea oraindik guztiz berea egin ez duen aldaketa. Orla horietan, aniztasuna da nagusi izenetan eta jatorrietan. Bizikidetza normalizatuaren islada? Izaskun Andueza NUPeko soziologoa “gu” berrien beharrez mintzo zaigu.

    **

    Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute

    19 min
  • Sorginkeriaren zientzia

    XVII. mendearen hasieran, historiako sorgin-ehizarik handienari ekin zioten euskal lurretan. 1610eko Logroñoko autofedea izan zen gertakaririk sonatuena. Bere bizitza osoa eman du hori ikertzen Gustav Henningsen daniarrak, sorginkeria eta Inkisizio kontuetan munduko aditurik nagusia. Orain, bere funts dokumentala eta bibliografikoa NUPen da. Roldan Jimeno Aranguren bertako Idazkariarek ditu xehetasunak.

    Musika: Arantzazu Calleja, Mursego: “Ez dugu nahi beste berorik”. Akelarre filma ( https://www.youtube.com/watch?v=RMl4bKHKu3M)

    **

    Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute

    18 min
  • Eskribau erdaldunak eta euskararen atzerakada Nafarroan

    1778. urtea, Nafarroan. Epaiketa bat. Funtzionari elebakarrak eta elebidunak aurrez-aurre. Prozesu judizial luze baten ondoren, azken hauek irabazten dute. Ondorioa: Nafarroako herri euskaldunen zerrenda murrizten da. Euskararen atzerakadan mugarri izan zen auziaren inguruko testuingurua ulertzen lagunduko digu Amaia Alvárez Berastegik, NUPeko Zuzenbidearen Historian doktoreak: “Hizkuntza aferak aspaldikoak baitira gurean”.

    **

    Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute

    17 min
  • RENFE eta frankismoaren langile esklaboak

    Milaka presok eta presok lan egin zuten esklabo moduan trenbidean 1938tik 1950eko hamarkadaren bukaera arte. Castejón-Cortes edo Altsasu-Agurain-Gasteiz burdinbideetako bikoizketak egin zituzten, besteak beste. RENFEk, lehenengo aldiz historian, aitortza egin die berriki. Nor ziren frankismoaren garaian hor aritutako langile esklaboak? Zenbat ote? Zergatik? Fernando Mendiolak, Nafarroako Oroimen Historikoaren Dokumentazio Funtsaren zuzendariak, ditu erantzunak.

    ***

    Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute

    18 min
  • Globalizazioa kolokan ote?

    Krisi ekonomikoa, lehengaien krisia, osasun-krisia... globalizazioaren diskurtso hegemonikoa indarra galtzen ari da azken urte hauetan. Badirudi sistema kolokan dagoela. Hala diote han eta hemen. Globalizazioaren krisiaren aurrean ote gaude? Galdera honi erantzuten laguntzeko, Henrike Galartza dugu, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ekonomialaria eta irakaslea.

    17 min
  • En-kantu, kantu zaharren bilatzaileak

    Ba al zenekien baditugula konjuruak egiteko kantak? Ekaitzak eta kazkabarra uxatzeko abestiak? Nafarroako musika tradizionala bildu, aztertu, moldatu eta biziberritzen ari da NUPen sortutako Enkantu taldea, Ondare ez Materialaren Katedrarekin batera. Musikari eta lurraldeari lotutako egitasmo honetaz mintzo zaigu Igor Saenz etnomusikologoa atal honetan.

    15 min
  • Abiesnea, esnea ekoizteko alternatiba berria

    Esnea ezinbesteko elikagaia da giza osasunerako. Hala ere, biztanleen %30 inguru intolerantziaren bat du kontsumitzean. Intolerantzia eragin dezakeen osagaietako bat beta-kaseina proteina da, A1 motakoa denean. Arazo hori dutenentzako irtenbidea izan litekeena aurkitu du NUPeko ISFOOD Institutuak: Abiesnea. A2 proteina besterik ez duen esnea ekoizten duen behi talde bat eratu dute Josean Mendizabal eta Olaia Urrutia ikertzaileek, besteak beste.

    17 min
  • Ibai ertzeko lezioak

    Urari buruz asko hitz egiten omen dugu eta ibaiei buruz berriz gutxi. Atal honetan, ibaiei buruzko hamar gai, hamar lezio, jorratuko ditugu, NUPeko Zientzien Didaktikan doktore den Julia Ibarra biologoaren eskutik. Ba al zenekien gure ibaiek gero eta ur gutxiago daramatela? Eta nitratoak direla bere etsai isilak? Eta ibaiak bereak diren eremuak berreskuratzen saiatuko dela?

    17 min
  • Eye tracking, begitara begira

    Begiekin idatzi, begiekin deitu igogailuari, begiekin kafea eskatu… Norbaitek esan bazigun duela hogei urte begiradarekin mintzatzeko aukera izanen genuela, sinetsiko al zenuen? 12. atal honetan eye tracking teknologia zer den azalduko digu Arantxa Villanuevak, Nafarroko Unibertsitate Publikokoko ingeniari doktoreak.

    15 min

About Zientzia puntu-puntuan

From the publisher's feed

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren dibulgazio zientifikoko podcasta.