Zientzia puntu-puntuan

Zientzia puntu-puntuan

By UPNAScience
Download on the App Store

Zientzia puntu-puntuan episodes

  • Tutoretzapeko adingabeen ahotsa

    Nafarroan 435 adingabe daude gobernuaren tutoretzapean. Estatuan ia 36.000 dira azken datuen arabera. Nahiz eta legez harrera familietan bizi beharko luketen, erdia baino gehiago pisuetan eta zentroetan bizi dira. Zentru eta etxe horiei buruz deus gutxi dakigu, bertan bizi diren 221 adingabeei buruz bezala. 

    Ume eta gaztetxo hauek ez dute deus ere egin. Besterik gabe, haien familiek ezin dute edo ez dira gai haien ardura hartzeko.  Estigma asko jasaten dute ordea, eta ia inoiz ez ditugu entzuten. Adingabe hauen ahotsa entzuteko parada duzu atal honetan,  Hodei Sarasa, NUPeko irakasle eta ikertzailearen eskutik.

    ########

    Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute

    Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin

    15 min
  • Belar txarrak edo praktika txarrak?

    Olo zorroa edo pasmo-belarra. Zalgi eta iraka, gorri biziko mitxoleta, izar belarra…  Okerreko lekuan hazten dira gure ustez. Une desegokian nekazarien irudiko. Baldintza gogorretan gehienetan, eta hala ere aurrera egiten dute. Belar txarrak deitzen ditugu, gaixtoak. Baina, zein dira landare horien gaiztakeriak eta onurak? Zein da haien benetako eginkizuna? Ze baliabide ditugu zentzuz kudeatzeko? Belar txarren zientzian aditua den Ana Zabalza Aznarez doktoreari luzatu  dizkiogu galderak.

    Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioko Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak laguntza eman du.

    15 min
  • Langileen borroka Nafarroan: Emaztekiak non?

    70. hamarkada Nafarroan. Fabrika handiak. Protestak nonahi… Iruñerriko kaleak gori-gori. Atal honetan frankismoaren hondar urtetan Iruñerrian eman zen langile mugimenduari erreparatu diogu. Orduan eman zen protesta olatu handia ezin da ulertu emakumeak aintzat hartu gabe. Nonziren andrazkoak? Zertan aritu ziren? Nerea Perez Ibarrola historialariaren eskutik erantzunak.

    Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioko Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak laguntza eman du.

    15 min
  • Nekazaritza eta klimaren erronka

    Nola gutxitu nekazaritzaren ur beharrak, ura gero eta eskasagoa den aroan? Nola egokitu sistema klima aldaketara? Zein dira gurean nabariak diren ondorioak? Iker Aranjuelo Nafarroako Agrobioteknologia Institutuko ikertzailea da. Ur eta ongarri gutxiagorekin hazi daitezkeen landare barietate berriak ikertzen ditu.

    Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin

    Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioko Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak laguntza eman du.

    14 min
  • Bioestimulatzaileak laborantza lurrak biziberritzeko

    Nola hobetu laboreen produktibitatea lurra, ura eta ibaiak kutsatu gabe? Nola biziberritu hainbeste nekarazi ditugun lurrak? Nola egin aurre klima aldaketak gure landa eremuei sortzen dien estresari? Nafarroako Agrobioteknologia Institutuan bioestimulatzaile berriak ikertzen ari dira landareak eta nekazal lurrak biziberritzeko. Edurne Baroja doktorea dugu ikerketa buru.

    Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin

    Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioko Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak laguntza eman du.

    15 min
  • Ariketa fisikoa botikarik onena?

    Ariketa fisikoa pilula balitz, ez legoke errezetatuko ez lukeen medikurik. Edozein dela arrazoia, heriotza-arriskua murrizten du, kardiopatiak,, hipertentsioa, minbizia, zaharren erorketak, depresioa... Nafarroako Ospitalean egiaztatu egin dute ospitaleratutako zaharrekin. Eta argi gelditu da beraien egoera orokorra hobera egiten duela. Horrexegatik, eredua aldatzen ari dira ospitaletan: Gaixoak ohatzean utzi beharrean, lehenbailehen mugiarazten dituzte. Mikel Lopez fisioterapeuta doktoreak azaltzen digu zergatik.

    Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin

    Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioko Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak laguntza eman du.

    14 min
  • Bioestatistika zertarako?

    Epidemiologoei lagundu gaixotasunen kausak ulertu ahal izateko. Saiakera klinikoak diseinatu botiken eta tratamenduen eraginkortasuna ezagutzeko; Sendagaiak ikertu... Horretan denetan aritzen dira bioestatistikariak. Zarata, zaborra edo artefaktuak ez dituzte maite. Ziurgabetasunean eroso, ez dute kasualidadez kausalitateaz hitz egiten. Arkaitz Galbetek, NUPeko matematikariak, sukaldatu digu 25. atala.

    Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin

    Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute

    15 min
  • Gazteen suizidioaz mintzo

    Prebenitu al daiteke gazteen eta nerabeen suizidioa? Saiatu baino lehen abisatzen al dute? Nola? Nola lagundu? Zein da eskolaren papera? Eta irakasleena? Zergatik? Zergatik saiatzen dira gazteak bere buruz beste egiten? Fernando Trebol NUPeko psikologoarengana jo dugu erantzun bila.

    Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute

    17 min
  • Garuneko tumore gaixtoenen kontrako bide berriak

    Glioblastoma da garuneko tumorerik hilgarriena helduetan. Gaur egun, ez dago terapia eraginkorrik. Nola lortu garuneko tumorerik beldurgarriena tratatzeko ate berriak zabaltzea? Nola luzatu gaixoen bizitza? Nola arindu egungo tratamenduen ondorioak? Hamar urte daramatza horren inguruan ikertzen Paula Aldaz, NUPeko irakaslea eta Navarrabiomedeko ikertzailea.

    Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute

    16 min
  • Esteetako mikrobiotaren sekretuak

    Erdi bakterio, erdi gizaki gara. Gure gorputzean bakterioak, birusak, onddoak... bilioka bizi dira. Mikrobiota osatzen dute eta gehienak esteetan bizi dira. NUPeko ikertzaile talde batek bide terapeutiko berri bat aurkitu du bertan, bigarren motako diabetesa tratatzeko. Horrexegatik, microbiota probiotikoak eta diabetesa dugu gaur mintzagai, Mirian Araña biologoarekin.

    Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute

    15 min

About Zientzia puntu-puntuan

From the publisher's feed

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren dibulgazio zientifikoko podcasta.