
Sign up to save your podcasts
Or


“Ni ez naiz batere abila matematiketan”, “listoendako da”. Tamalez oraidik maíz maiz entzuten diren esaldiak dira . Aurreritizak asko dira ikasgai honen inguran. Zenbakiei eta formulei itsasitako mitoak. Mutilak neskak baino hobeak al dira?.... benetanBenetan? Existitzen al da talentu matematikoa? Pentsatzeko beste modu bat al da? Emozioak nola uztartu ikasgai honetan? Matematikaren Didaktikan didaktikan aditua da Aitzol Lasa. Berak lagunduko digu erantzunak bilatzen.
########
Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute
Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin
Gaur, begiak mapetan jarriko ditugu. Baina ez turismo gidetan edo GPS-an, baizik eta gure osasunaren kartografian. Non gertatzen dira gaixotasunak? Ze aldaketa ematen dira herrialde batetik bestera? Garuneko minbizia tasa handiagoa da zure eskualdean? Arrisku-faktorerik ote? Estatistika espazialaz ari gara, gaixotasunen bilakaera edota etorkizuneko populazioa aurreikusten laguntzen digun zientzia. Jaione Etxeberria NUPeko matematikariak ekarpen aitzindariak egin ditu alor honetan.
########
Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute
Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin
XIX. mendeko bertsopaperek diotenez, duela 2.000 urte baino gehiago euskaldunok erromatarrak garaitu genituen. Ez bakarrik hemen, baita Erroman bertan ere. Gaia, gaur egun, arrotza egiten zaigu, baina zaldun transtiberinotarren kondaira oso zabalduta zegoen gurean. Garaiko bertsopaperetan arakatu du Jokin Lantz
########
Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute
Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin
Magnesio-aleazioak degradagarriak dira, eta beste metal batzuen aleazioen alternatiba bihur litezke protesiak fabrikatzeko orduan, hezurrak soldatzeko edo arazo kardiobaskularrak konpontzeko erabiltzen baitira. Adrian Claver ingeniariak magnesio-aleazioa hobetzea lortu du, degradazio-abiadura kontrolatu ahal izateko. Horrek pazienteetan bigarren ebakuntza bat saihestea lagunduko luke.
########
Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute
Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin
TOP Ordena Publikoko Auzitegiak hamahiru urte luzez jardun zuen frankismoaren garaian, 1963tik aurrera. 20.000 prozesu judizial baino gehiago abiarazi zituen eta 50.000 lagun pasa ziren handik, gaur egun oinarrizko eskubide diren delituengatik. Euskal probintziak izan ziren zigortuenak TOP indarrean egon zen urteetan. Imanol Satrustegi Andres historialariak nafarrek jasotako epaiak ikertu ditu banan-banan.
########
Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute
Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin
Mamu-ehiztarien entzutea izanen duzu, seguru aski. Nekazaritzan ere badira ikertzaileak, espektroak harrapatu nahian ibiltzen direnak, argiaren espektroen bila. Espektrometria gure begiek ezin ikusi duten hori agerian uzteko teknologia da: laboreen osasuna, elikagaien kalitatea eta gaixotasunen lehen zantzuak detektatzeko balio duena. Silvia Arazuri ingeniaria hogei urte daramatza espektro ikusgai eta infragorriek ematen dituzten datuak aztertzen.
########
Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute
Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin
Ona al da aldizkako baraualdia menopausia ostean? Zeintzuk dira bere ondorioak? Zergatik da emakumeentzat hain garrantzitsua 50 urtetik aurrera muskulua entrenatzea? ALdizkako baraua egiten baduzu, proteina gehiago behar duzu? Asko dira galderak eta, orain arte, eskasak zientziaren erantzunak. NUPeko Elikos taldeak gai honi buruzko lehen ikerketa-lana egin du. Idoia Labaien da ikerketa burua eta lehen emaitzak aurreratu dizkigu.
########
Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute
Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin
Pentsatu al duzu inoiz ukitu gabe ukitzea posible dela? Eta besarkatu gabe besarkada sentiaraztea? Haptika, ukimenaren zientzia, gero eta garrantzitsuagoa da teknologia eta diseinu alorretan. Eta materialak, jakina, ukimen-esperientzia hori aberasteko giltza dira. Urrutiko ukimen sentsazioak sortzeko ikertzen dute gure gaurko gonbidatuek. Bi ingeniari dira: Josu Irisarri haptikan aditua da eta Xabier Sandua, material adimendunetan.
########
Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute
Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin
Gaurkoan, sekretu sakon bat argituko dugu, lur azpian gordeta dagoen altxor ikusezina: lurraren metagenomika. Bai, lurra bizitza mikroskopikoz betetako unibertso oso bat da, eta mikroorganismo horiek mahastien etorkizunean funtsezko eragile izan daitezke. Zer gordetzen dute mahastiek erroetan? Nazareth Torres Molina Nafarroako Unibertsitate Publikoko biokimikariak ditu erantzunak.
########
Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute
Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin
Kartzelan usteldu daitezela. Esku gogorra delituak egin dituztenekin. Justizia beratzegia da. Ate batetik sartu eta bestetik ateratzen dira. Esaldi horiek askotan entzuten ditugu telebistako magazinetan edota familiarteko bazkaritan, eta gehiegitan alderdi politikoetako bozeramaileen ahotan. Zigor populismoaren gorakadaz hausnartu dugu Lohitzune Zuloaga NUPeko soziologoarekin.
########
Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen dute
Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin
From the publisher's feed