
Sign up to save your podcasts
Or


Mendebaldeko Saharan gerra hotsak entzuten dira berriz ere. Basamortuan jaiotako gazteak etsiturik dira eta armen bidea aukeratu omen dute 50 urte dirauen gatazka honi irtenbidea eman asmoz. Saharar herriaren esperantza bakarra emakumeengan dagoela uste du Carlos Vilchesek NUPeko soziologia doktoreak.
Nola berreskuratzen dira aitzinako mahastiak XXI. Mendeko ardo berriak egiteko? Hainbat arrazoirengatik desagertu ziren mahats-barietateen bila joan gara. Arkeologiaren eta zientzia-fikzioaren arteko berreskuratze lan zehatza eta zorrotza ezagutuko dugu atal honetan. Retroberrikuntza deitzen dio Gontzaga Santesteban NUPeko irakasleak eta mahastizaintzan adituak.
Gizon-emakumeok betidanik izan diogu beldurra laboreetako izurriei, eta hamaika modutara saitatu gara zomorroak akabatzen. Izurriteen kontra egin al daiteke pestizida kimikoak erabili gabe? Iñigo Ruiz de Escudero entomologoak 20 urte daramazki NUPen birusekin eta bakteriekin biointsektizidak garatzeko lanetan. Zertarako? Bada pestizida kimikoei alternatiba bat emateko.
Aldatu al dira balio demokratikoak gazteengan pandemiarekin? Koronabirusa lehertu zenetik aldatu al dira hiritartasun gaitasunak? Zer diote unibertsitatean hasi berriak diren gazteek? Horixe neurtu nahi izan dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleen artean egindako ikerketan. Unax Flores psikologoarekin eta Maider Pérez de Villarreal etologoarekin mintzatu gara.
Ezin uka, zientziaz inguraturik bizi gara, zientziaz blai. Transgenikoez mintzatzen gara azokan, klima aldaketaz nonahi, dopinez lagunartean, kimikoez ile-apaindegian... Gizakiok erabaki asko hartzen ditugu egunerokoan eta horiei aurre egiteko irizpideak behar ditugu. Martin Larrazak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreordeak lagunduko digu zientzia deritzon hori zer den ulertzen.
Eredu matematikoek minbizia hobeto ezagutzen lagundu al dezakete? Gaixotasun kroniko bat izateko arrisku-faktoreak azter ditzakete ekuazioek? Aritz Adin matematikariak lagunduko digu erantzunak bilatzen. Gaixotasunen irudikapen kartografikoan egiten du lana berak. Minbiziagatik – eta beste gaixotasun kroniko batzuengatik – hiltzeko arriskuaren patroiak kalkulatzeko aplikazioa jarri du martxan NUPeko bere ikerketa taldeak.
Osasunaren Mundu Erakundeak esandakoaren arabera, obesitatearen eraginez, bizi-itxaropenak behera egingo du etorkizunean. Europako nerabeak eta umeak gero eta lodiagoak dira, elikadura kaskartzen ari delako eta sedentarismoa gailentzen. XXI. mendeko izurrite ixila al dugu hau? Zer diote azkeneko ikerketek? Idoia Labaien Biologian doktoreak ditu erantzunak bostgarren saio honetan.
Covid-19 birusaren jatorria saguzarretan egon daitekeela zabaldu da azkeneko urtean. Ez dago horren ebidentzia zientifikorik. Maria Napal biologoak azaldu digunez 1.300 saguzar-espezie goiti daude munduan eta funtzio ekologiko garrantzitsuak betetzen dituzte. Bere esanetan, saguzarrak ez dira errudunak, gizakiok sortu dugun eredua baizik.
Azkeneko mendean, oreka naturala hankaz gora jarri dugu, eta neurri zorrotzak hartu ezean, lurrari egindako kaltea konponezina izango da. Hortarako, ekonomia sistema osoa aldatu behar da. Kontsumoa birpensatu, bidaiak, merkantzien garraioa, elikadura, materialak... Ekonomia zirkularra izan al daiteke konponbideetako bat? Natxo Irigoienek, NUPeko adituak ditu erantzunak
Unibertsitateetako geletan gehiago dira emakumeak gizonezkoak baino. Badira ordea salbuespen garrantzitsuak eta esanguratsuak: ingeniaritzetan, fisikan , matematikan, datuen zientzia edota konputazioan… Zergatik?
Oso txikitatik neskei zientzia eta teknologia mutilen kontua direla erakusten zaielako AKASO? Neskentzat beste lanbide batzuk egokiagoak direla transmititzen dugulako ote?
From the publisher's feed