Arnasa
Download on the App Store

Arnasa episodes

  • #23 - Bizitza

    Zer da Mudra? Zer gertatzen da gure hatzak ukitzen direnean? Sentitu nola irekitzen den geure barrenerako bidea.

    Gure gorputzak, Arnasak eta Naomi Mendizabalek lagunduko gaituzte ibilbide hori egiten mantraren bitartez.

    20 min
  • #22 - Jaiotza

    Zeintzuk dira hasierak? Nolakoa da lehen txinparta, lehen mugimendua? Erronka handia da jatorrira joatea gure barneko bidea topatzeko, baina hori izango da gaurko erronka Arnasan. Naomi Mendizabalek lagunduko digu Satanama mantraren bitartez.

    20 min
  • #21 - Kolektiboa

    Batzuetan egunerokotasunari edo bizitzan agertzen zaizkigun beheraldiei bakarrik aurre egiten saiatzen gara, indartsuak izan behar garela pentsatzen dugulako. Baina bakarrik ezin dugu urrutiegi heldu. Gizakiok kolektiboa garelako eta kolektiboa behar dugulako.

    Kolektiboaren ideiari heldu dio Naomi Mendizabalek gaurko atalean.

    Arnasa podcastarekin meditatzeko prest?


    8 min
  • #20 - Berpiztea

    Arazoak, beldurrak, mina... Nola aurre egin? Ez da erraza laguntza eskatzea ezta gure barneko haurrarekin konektatzea ere, baina hori egiten denean berpizkuntza etortzen da eta hain zuzen, gaurko meditazio bidaian hori izango da Naomi Mendizabalen helburua: berpiztea. Arnasa egiteko prest?

    9 min
  • #19 - Batasuna

    Batzuetan bakarrik sentitzen garen arren, ez da horrela. Sentsasio hori akats bat da eta horrek gaizki sentiarazten gaitu. Horrexegatik, atal honetan Naomi Mendizabalek batasunean gaudela sentitzen lagunduko digu. Arnasaren eta meditazioaren bitartez.

    18 min
  • #18 - Konfiantza

    Naomi Mendizabalek Arnasa podcastaren bigarren denboraldiari ekin dio. Konfiantzaz beterik, hilabete hauetan bizitako aldaketak besarkatu ditu. Bidaian ikasitakoa konpartituko du orain guztiokin meditazio bidaia honetan. Prest?

    22 min
  • #17 - Oihartzuna. Integraziorako espazioa

    Denboraldiaren azken atala da hau. Aurreko hiru ataletan, isiltasuna esnatzera, arnasan ainguratzera eta egunerokoa begirada irekiarekin kontenplatzera gonbidatu digu Naomi Mendizabalek eta gaurkoan, orain arte ikasitakoarekin, izateko unea heldu da.

    Prest?

    21 min
  • #16 - Egunerokoa kontenplatzen

    Isiltasunean eta arnasean ainguratuta, gaurkoan, kontenplazioaren ideiara hurbilduko gara. Kontenplazioa ez da zerbait apartekoa edo mistikoa; gure inguruko gauza arruntenetan sakontasuna ikusteko gaitasuna baizik.

    Edozein gauza izan daiteke kontenplaziorako objektu: lore bat, kafe-kikara bat, euriaren soinua. Gakoa "begirada biluzia" da, hau da, gauzak etiketatu, epaitu edo haiei buruzko istorioak kontatu gabe behatzea. Besterik gabe, esperientzia hutsa bizitzea.


    14 min
  • #15 - Bidaia kontenplatiboa

    Gaurko atalean Naomi Mendizabalek isiltasunerantz bidaiatzea proposatzen digu, bidaia guregana egiteko gonbitea luzatzen digu.

    Arnasa izango da bidelaguna #15 atalean eta isiltasuna bilatu eta gozatuko dugun hori izango da.

    17 min
  • #14 - Arnasa kontzientea, oraina ainguratzen

    Arnasa, gurekin dagoen betiko aingura bat da. Ez dugu ezer egin behar arnasa hartzeko, berez gertatzen da. Baina, noizbait jabetu zara zure arnasaz? Atal honetan Naomi Mendizabalek gonbite hori egiten digu: goazen gure arnasketa propioa entzutera.

    15 min

About Arnasa

From the publisher's feed

Arnasa ULUAren meditazio eta erlaxazio podcasta da. Naomi Mendizabalek zuzendua. Atal bakoitzean meditazio bidaia bat proposatuko dugu. Arnasa hartzeko tarte bat hartu nahi?