Arnasa
Download on the App Store

Arnasa episodes

  • #33 - Bide berriak

    Bizitza aldatzea erabakitzen dugunean ez dugu modu bortitz batean egin behar, maiz, benetako iraultzak aldaketa txikienetatik sortzen direlako.

    Naomi Mendizabalek aldaketa txiki horiek egiten lagunduko digu Arnasa podcastaren atal honetan. Prest?

    9 min
  • #32 - Atsedena

    Gorputzak dauka erantzuna burua baino lehen, nahiz eta askotan guk ez dugun esaten digun hori entzuten. Horrexegatik behar dugu atsedena, keinu txikiekin lortzen dugun atsedena.

    Naomi Mendizabalek Arnasa podcastarekin atsedena geureganatzen lagunduko digu.

    Prest arnasa hartzeko?

    10 min
  • #31 - Iragankortasuna

    Gauzak barruan mantendu nahi izatea normala da, pozten gaituena eta minzen gaituena era bai, baina betirako iraun dezakete gure barnean?

    Arnasa bezala joan eta etortzen da. Horrexegatik, gaurkoan Naomi Mendizabalekin batera airea hartu eta botatzen dugun bitartean barruan dugun hori ere askatuko dugu bizitza den bezalakoa sentitzeko. Prest?

    15 min
  • #29 - Ausardia

    Nola eramaten gaitu bizitzak? Gure barneko zein kanpoko mugimenduek? Zer da sentitzen dudan hori?

    Gaurkoan, Arnasa podcastean horren bila joango gara, sentitzen dugun horren bila.

    15 min
  • #28 - Transformazioa

    Batzuetan, bizitzak gelditzeko esaten digu.

    Une horri kasu egiten badiogu gauzak aldatzen hasten direla antzeman dezakegu, eta gauzekin batera guk ere eraldaketa bat izaten dugu.

    16 min
  • #27 - Umiltasuna

    Umiltasuna askotan ahultasunarekin nahastu izan da, baina umiltasuna indartsua izatea da. Ez dakigula onartzea ikasteko aukerak handitzen dituelako eta modu horretan aberastu egiten gara.

    Gaurkoan Naomi Mendizabalek Arnasa podcastean horrekin lagunduko digu, umiltasunetik ikasten.

    13 min
  • #26 - Dagokiguna dator

    Gauzak horrela gertatu badira, zerbaitengatik izango da. Bizitzak logika propioa duela pentsatzen dugu askotan, baina zein da gure papera? Nola egin aurre etortzen den horri? Konfiantzan dago gakoa, gertatzen denarekin egoteko gai izateko konfiantza.

    Gaurkoan horrekin lagunduko digu Naomi Mendizabalek: konfiantza garatzen.

    #Arnasa

    15 min
  • #25 - Berpizkundea

    Hau azken atea da, laugarren atea: berriz sortzearen arnasa.

    Motibazioa mantentzea izan da, agian, zailena, hasierako gogoa lau egunez jarraian mantentzea mantra abesten zenuen bitartean. Baina orain inoiz baino hobeto entzuten duzu zure arnasketa.

    Goazen orduan barrukoa entzutera kanpoan isiltasuna nagusitzen uzten duzun bitartean.

    20 min
  • #24 - Heriotza

    Meditazioaren hazia landatu dugu, baina egun bakar batekin lasaitasunaren hazi erein dezakegun arren, eguneroko lanak pizten du benetako aldaketa. Beraz goazen hori lortzera, goazen askatzera.

    Nola? Naomi Mendizabalek lagunduta eta Arnasa meditazio podcastari esker.

    20 min

About Arnasa

From the publisher's feed

Arnasa ULUAren meditazio eta erlaxazio podcasta da. Naomi Mendizabalek zuzendua. Atal bakoitzean meditazio bidaia bat proposatuko dugu. Arnasa hartzeko tarte bat hartu nahi?