Berriketan

Berriketan

By BerriaNewsDaily News
Download on the App Store

Berriketan episodes

  • Azti hitza|aztih itzA
    Euskarazko palindromoak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Mikel Elkoroberezibar BERRIAko kazetariekin mintzatu gara hitz joko hauen inguruan gehiago jakiteko.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu, eta Mikel Laboaren 'Lili bat' abestia agertzen da atalean.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    10 min
  • Azoka, kazetarien begietatik
    Durangoko Azoka Landako gunera lekualdatu zen urte berean sortu zen Berria. Ordutik hona egunkarian argitaratutako zutabeetatik abiatuta, Durangoko Azokaren bilakaerari erreparatuko diogu Berriketan saioaren atal honetan. Horretarako, Maialen Akizu bertsolari eta soziologoarekin mintzatu gara, berak idatzi baitu '(kultura bat) zutabeka Durangoko Azokatik' argitalpeneko hitzaurrea.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    14 min
  • Urkulluren ikaslea
    Imanol Pradales EAJren lehendakarigaia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Xabier Martin eta Gurutze Izagirre BERRIAko kazetariekin mintzatu gara Pradales nor den hobeki ezagutzeko eta EBB Euskadi Buru Batzarrak hartutako erabakiaren gakoak aztertzeko.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    14 min
  • Aurreiritzietatik HIESi
    Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, GIB Giza Immunoeskasiaren Birusa hizpide du Berriketan saioaren atal honek. Xabin Fernandez aktoreak bere esperientzia pertsonala kontatu digu; hortik abiatuta 'Kanpora sartzen' antzezlana sortu du. Sare GIB/Hiesaren babeserako eta prebentziorako elkarteko Lorea Gurutxarri arduratu da azalpen teknikoez.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    16 min
  • Zaintza sistema honi, planto
    Ostegunerako deitu duten greba feminista orokorra du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ekhiñe Petriati Bilgune Feministako eta Denon Bizitzak Erdigunean koordinakundeko kidearekin, eta Maite Asensio BERRIAko kazetariarekin mintzatu gara grebari buruzko xehetasunak ezagutzeko.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    15 min
  • Foru saltsa mahai gainean
    Foru Hobekuntza eta hura berritzeko lantaldea hizpide ditu Berriketan saioaren atal honek. Joxerra Senar BERRIAko kazetariarekin mintzatu gara afera horren inguruko gakoak ongi ulertzeko, eta Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak azaldu digu lantaldea zertarako sortu duten eta zein izanen den prozesua.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    13 min
  • Javier Milei, atzeraldiaren orroa
    Argentinako hauteskundeen ondoko egoera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Marcos Tedin eta Irune Lasa BERRIA egunkariko kazetariekin mintzatu gara Javier Milei presidente berria nor den eta herrialdeko egoera zein den aztertzeko. Argentinako hiru gazteren sentipenak ere bildu ditugu atal honetan.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    16 min
  • Mailuka, euskararen kontra
    Euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldi judiziala du hizpide Berriketanen lehenbiziko saioak. Iñigo Urrutia legelariarekin eta Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiarekin mintzatu gara gaiari buruzko gako nagusiak aztertzeko.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Saioaren bukaeran, Berrian dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    13 min
  • Berriketan, BERRIA egunkariaren aktualitateko podcasta
    BERRIA egunkariaren aktualitateko podcasta da 'Berriketan', Euskal Herrian eta munduan gertatzen ari denaz jabetzeko gakoak eskaintzen dituena. Saio bakoitzak gai bat izanen du hizpide, eta, elkarrizketa laburren bidez, jakin beharrekoak aletuko dituzte adituek eta kazetariek, Iker Tubia kazetariak gidatuta.
    1 min

About Berriketan

From the publisher's feed

BERRIA egunkariaren aktualitateko podcasta da 'Berriketan', Euskal Herrian eta munduan gertatzen ari denaz jabetzeko gakoak eskaintzen dituena. Saio bakoitzak gai bat izanen du hizpide, eta,…