Berriketan

Berriketan

By BerriaNewsDaily News
Download on the App Store

Berriketan episodes

  • Zinema, erdaraz
    ETBko eta zinema aretoetako euskarazko zinema eskaintza du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Azken bi hilabeteetan ETBk film bakarra eman du euskaraz; gaztelaniaz, 86. Aretoetan ere oso gutxi dira euskaraz aditu daitezkeen filmak. Gaia sakon aztertu dugu Urtzi Urkizu BERRIAko komunikazio gaietako kazetariarekin.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    13 min
  • Euskara: adostasun aro berri baten beharra
    Eusko Jaurlaritzak onartu berri duen 'Aroa' plan estrategikoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskararen ezagutza eta erabilera zabaltzea du helburu, eta, hain zuzen ere, helburu horiek lortzeko akordio soziopolitiko berri baten beharra nabarmendu du Kontseiluak. Gaiaren gako nagusiak aztertu ditugu Arantxa Iraola BERRIAko euskara eta hezkuntza gaietako koordinatzailearekin.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    13 min
  • Ekialde Hurbila: presio eltzea, su bizian (II)
    Gazako etengabeko setioaren testuinguruan, nazioarteko egoera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Batzuk Israelen alde lerratu dira erabat, sarraskiari ezikusiarena eginda. Beste batzuek Palestinari babesa agertu diote, eta genozidioaz mintzo dira, ahoan bilorik gabe. Maddi Iztueta BERRIAko Mundua saileko kazetariarekin solastatu gara, gatazka honetan herrialde bakoitza nola jokatzen ari den aztertzeko.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    15 min
  • Ekialde Hurbila: presio eltzea, su bizian (I)
    Gazako etengabeko setioaren testuinguruan, Ekialde Hurbileko egoera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Lau hilabetez Israelek ia etengabe bonbardatu du Gaza, eta egoera oso larria da han. Baina zerrendatik kanpo ere badira gatazka fokuak. Egoera konplexu horri erreparatzeko bi atal eginen ditugu, eta hau da lehenbizikoa. Igor Susaeta BERRIAko kazetariarekin solastatu gara Ekialde Hurbileko egoera aztertzeko.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    14 min
  • Zergatik da pixa horia?
    Pixaren kolorea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Zergatik du hori kolorea? Zergatik alda dakioke kolorea? Galdera horien erantzuna Itsaso Jauregi BERRIAko kazetariak eman dizkigu.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    10 min
  • Ametsetako museoa
    Urdaibain eraiki nahi duten Guggenheim proiektua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Iñigo Urkullu lehendakariak esan du etenaldia eginen dutela bideragarritasuna aztertzeko; Bizkaiko Aldundiaren arabera, ez dago etenik. Gaia azaltzen saiatu gara Iñigo Astiz BERRIAko kultur kazetariarekin.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    14 min
  • Kale gorrira kondenatuta
    Etxerik gabe bizi diren pertsonei buruzko da Berriketan saioaren atal hau. Euskal Herriko egoera zein den aztertzeko Gotzon Hermosilla eta Ion Orzaiz BERRIAko kazetariengana jo dugu.
    16 min
  • Medikuarengana, sinadura eske?
    Norberak hartutako baja edo gaixo agiria du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaiaren gako nagusiak aztertzeko bi medikurengana jo dugu: Mikel Baza eta Silvia Gonzalez. Osatzen elkarteko bozeramailea da lehenbizikoa; Mediku Jeneralisten eta Familia Medikuen Espainiako Elkarteko Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lehendakaria, bigarrena.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    14 min
  • Maskaradak: doinu berriak, Zuberoan
    Zuberoako maskaradak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Igandean abiatuko dira, eta, aurten, pagolarrek emanen dituzte lehenbiziko aldiz. Gaia aztertzeko Leire Casamajou BERRIAko kazetariarekin eta Ainara Agerre Kabana Handiarekin mintzatu gara.
    14 min
  • Tori, hitz bat
    Euskarak erdaretatik hartutako eta erdarei emandako maileguak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaia aztertzeko Mikel Elkoroberezibar BERRIAko kazetariarekin mintzatu gara.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    12 min

About Berriketan

From the publisher's feed

BERRIA egunkariaren aktualitateko podcasta da 'Berriketan', Euskal Herrian eta munduan gertatzen ari denaz jabetzeko gakoak eskaintzen dituena. Saio bakoitzak gai bat izanen du hizpide, eta,…