Berriketan

Berriketan

By BerriaNewsDaily News
Download on the App Store

Berriketan episodes

  • Solasaldi bat pipita artean
    Pipitak jateko ohitura du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hego Euskal Herrian oso errotuta dago pipiten erritua, baina pipitak jateko ohitura garaikidea dela azaldu digu Enekoitz Telleria BERRIAko kazetariak. Pipiten historian bidaia bat da hau: Amerikatik Europara, Europatik Asiara eta Asiatik Europara bueltan.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    13 min
  • Pablo Gonzalez: informazioa katez lotuta
    Pablo Gonzalez kazetariaren auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bi urte daramatza Polonian behin-behinean preso, baldintza oso txarretan eta epaiketa noiz izanen den jakin gabe. Oihana Goirirena bere bikotekidearen eta Gotzon Hermosilla BERRIAko kazetariaren hitzak bildu ditugu auziari buruzko gakoak ulertzeko.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    15 min
  • Haur eskolak: euskara, plazarik gabe
    Iruñeko haur eskoletako euskara eskaintza urria du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Murgiltze eredua haur eskola bakarrean eskaintzen dute, eta euskalgintzak auzo guzietara zabaldu nahi du. Gaiaren nondik norakoak aztertzeko hiru lagunekin mintzatu gara: Iker Mundiñano Iruñeko Euskalgintza taldeko kidea, Edurne Lekunberri Donibane haur eskolako zuzendaria eta Ion Orzaiz BERRIAko gizarte gaietako kazetaria.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    15 min
  • Bihurgunearen bestaldean, Gorena
    Nafarroako trafiko eskumena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Espainiako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi du eskumenaren transferentzia. Gaiaren ertz guziak aztertzeko Joxerra Senar BERRIAko kazetariarekin mintzatu gara, bera arduratzen baita Nafarroako politika kontuez.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    15 min
  • Galizia: oraingoan ere ez
    Galiziako hauteskundeen emaitzak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hauteskunde kanpaina eta hauteskunde gaua bertatik bertara jarraitu du Ander Perez Zala BERRIAko kazetariak, eta berarekin hitz egin dugu emaitzen analisia egiteko.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    12 min
  • Trantsizio energetikoaren bidegurutzean
    Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari Buruzko Legea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Legearen nondik norakoak azaldu dizkigu Edurne Begiristain BERRIAko kazetariak, eta legeari buruzko irakurketa kritikoa egin digu Iker Soraluze Euskal Herria Bizirik talde ekologistako kideak.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    15 min
  • Begia lehertu diezazukete
    Poliziek istiluetan erabiltzen dituzten foam jaurtigaiak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Tolosan Ertzaintzak 16 urteko nerabe bat begian larri zauritu du, eta horren harira, material hauei buruz aritu gara Jon Olano BERRIAko editorearekin.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    13 min
  • Karrikako oihu ozenak
    Iaz Euskal Herrian manifestazio gehiago egin ziren aurreko urtearekin alderatuta. Datuek argi uzten dute politizatutako herria dela gurea. Gai hori aztertzeko Isabel Jaurena BERRIAko Euskal Herria saileko kazetariarekin mintzatu gara.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    12 min
  • Marie Curie ez da bakarra
    Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaiari buruz hitz egiteko, bost emakume zientzialarirengana jo dugu: Elixabete Rezabal, Jasone Zenoz, Mari Luz Guenaga, Olatz Arbelaitz eta Idoia Mugika.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    13 min
  • Traktoreak asfalto gainean
    Nekazarien eta abeltzainen protestak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Traktoreak errepide nagusietara atera dituzte laborariek; lehenbizi, Ipar Euskal Herrian; Hegoaldean, gero. Gaiak dituen erpinak aztertzeko Ekhi Erremundegi eta Joxerra Senar BERRIAko kazetariekin mintzatu gara.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    17 min

About Berriketan

From the publisher's feed

BERRIA egunkariaren aktualitateko podcasta da 'Berriketan', Euskal Herrian eta munduan gertatzen ari denaz jabetzeko gakoak eskaintzen dituena. Saio bakoitzak gai bat izanen du hizpide, eta,…