Berriketan

Berriketan

By BerriaNewsDaily News
Download on the App Store

Berriketan episodes

  • Plastikozko olatua
    Atlantikoan isuri diren plastikozko pinportak eta horiek inguruan eragiten dituzten kalteak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gako nagusiak aztertzeko Itsaso Jauregi kazetariarekin mintzatu gara. BERRIAn, bera arduratzen da zientzia gaiak jorratzeaz.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    12 min
  • Irulegi: zer dugu esku artean?
    BERRIKETAN Logo
    Berriketan
    Irulegi: zer dugu esku artean?
    2024ko urtarrilaren 12a
    Iker Tubia
    Irulegiko Eskuari buruz dakiguna eta ez dakiguna du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaia aztertzeko Iñigo Astiz BERRIAko kazetariarekin eta Ekaitz Santazilia 'Fontes Linguae Vasconum' aldizkariko zuzendariarekin hitz egin dugu. Aldizkari horretan argitaratu da Irulegiko Eskua aztertu duten ikerlarien lana biltzen duen dosierra, eta Santazilia izan da editoreetako bat.
    Atalaren hasieran Bulego taldearen Irulegiko Esku kantua aditu daiteke. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    15 min
  • Arma, txio, pun!
    Emakumeek sare sozialetan jasaten duten jazarpena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaia aztertzeko Irati Egibar BERRIAko kazetariarekin, eta Ane Lindane aktore eta umoregilearekin mintzatu gara.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    13 min
  • Euskal presoak Euskal Herrian... eta orain, zer?
    Sakabanaketa bukatuta, euskal presoen egoera du aztergai Berriketan saioaren atal honek. Urruntzerik politikarik gabe, euskal presoen aldeko aldarriak, mezuak, ekitaldiak eta manifestazioak egokitu dituzte. Egoera aztertzeko Iosu Alberdi BERRIAko kazetariarengana jo dugu, eta Hatortxu Rock jaialdiko antolatzaileen hitzak ere bildu ditugu.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    14 min
  • Kasu, ikastola estu
    Beskoitzeko ikastolaren eta Herriko Etxearen arteko gatazka du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Astelehenean lur eremua erabiltzeko hitzarmena hautsi zuen herriko etxeak, beraz, ekainean karrikan geldituko dira ikasleak. Gertatutakoa ulertzeko gakoak eman dizkigu Ekhi Erremundegi BERRIAko kazetariak.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    15 min
  • Gaza: Heriotzak inguratutako bizitza
    Atef Abu Saifen egunerokoari jarraikiz, urriaren 7az geroztik etengabeko erasoa jasaten duen Gazako zerrendako jendearen bizimodua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Abu Saif Palestinako Aginte Nazionaleko kultura ministroa eta idazlea da. Harekin mintzatu gara, eta haren testuak irakurri ditugu.
    Atal honetan, Michel Gasco eta Parisa Delshad musikarien samai palestinar bat aditu daiteke, Aterpe Sessions-erako grabatutakoa (CC) : https://www.youtube.com/watch?v=MGsoUqIlzFs
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    16 min
  • COP28: Gailurra urruti dago oraindik
    COP28ko akordioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Lehenbizikoz erregai fosilak atzean uzteko beharra aipatu dute, baina eskas gelditu da klima larrialdiari aurre egiteko. Akordioaren mamia aztertuko dugu Gorka Berasategi BERRIAko kazetariarekin.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    15 min
  • Cristina Ibarrola: partitzeko tenorea
    Cristina Ibarrola Iruñeko alkatearen zentsura mozioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. PSN eta EH Bilduren arteko akordioaz, UPNren egoeraz eta Cristina Ibarrolaren sei hilabeteko ibilbideaz aritzeko Joxerra Senar eta Ion Orzaiz BERRIAko kazetariekin mintzatu gara. Atal berezia grabatu dugu BERRIAren Iruñeko bulegotik.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    16 min
  • Paperak geroz eta garestiago
    Frantziako Asilo eta Immigrazio Lege proiektua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Oihana Teyseyre BERRIAko kazetariarekin solastatu gara Frantziako Asanblea Nazionalak berriki atzera bota duen legeaz. Haren edukiaz aritu gara, eta aurrerantzean zer bide eginen duen aztertu dugu. Gainera, Gerald Darmanin Frantziako Barne ministroak jasotako kolpeaz eta gizartean errotzen ari den arrazakeriaz mintzatu gara Teyseyrerekin.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu, eta Saharari kantari diskoko Izar polisariar bat abestia agertzen da atalean.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    15 min
  • Mendebaldeko Sahara: atzendutako gatazkari beha
    Mendebaldeko Saharako gatazka eta sahararren erresistentzia ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Kristina Berasain kazetari eta 'Sahara, herri bat erresistentzian' liburuaren egilearekin mintzatu gara 50 urteko borrokari errepasoa eman eta gerraz eta haren ondorioez gehiago jakiteko.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu, eta Saharari kantari diskoko Izar polisariar bat abestia agertzen da atalean.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    18 min

About Berriketan

From the publisher's feed

BERRIA egunkariaren aktualitateko podcasta da 'Berriketan', Euskal Herrian eta munduan gertatzen ari denaz jabetzeko gakoak eskaintzen dituena. Saio bakoitzak gai bat izanen du hizpide, eta,…