Berriketan

Berriketan

By BerriaNewsDaily News
Download on the App Store

Berriketan episodes

  • Harrotu da herria
    23. Korrika du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Irunen hasi eta Baionaraino, soinu kronika bat egin dugu Irati Urdalletak egunez egun grabatutako mezuekin eta giroko soinuekin.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    18 min
  • Espezieen piramidea eraisten
    Antiespezismoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Antiespezismoa zer den azaltzeko eta Euskal Herriko mugimendu antiespezistaren bilakaera azaltzeko, Edurne Elizondo BERRIAko kazetariarekin hitz egin dugu. Nafarroako Hitzako zuzendaria, gaian aditua eta antiespezista da.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    15 min
  • Desarmatzea bultzatzea, delitu?
    Jean Noel Etxeberri Txetx eta Beatrice Molle Luhusoko operazioan aritutako ekintzaileen epaiketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Armak edukitzea eta garraiatzea leporatzen diete, ETAren armagabetze prozesuan engaiatzeagatik. Ekhi Erremundegi kazetariak azaldu dizkigu auziaren gakoak BERRIAk Baionan duen egoitzatik.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    16 min
  • Bidean eroritako apurrak
    Sareko 'cookie'-ak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Webgune askotan 'cookie'-ak onartzeko eskatzen digute, baina zer dira? Zertarako balio dute? Amaia Igartua BERRIAko Bizigiro saileko kazetariak eman dizkigu jakin beharreko gakoak.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    12 min
  • Lekukoa hartuta
    Euskaltegietako ikasleak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bost lagunen hitzak bildu ditugu: Lucia Perez tuterarra, Marie Guillon frantziarra, Marcos Tedin argentinarra, Arantzazu Jindriska Perez Fernandez barakaldarra eta Uxoa Elustondo billabonatarra. Lehenbiziko hirurak hutsetik hasi ziren, Perez Fernandezek A ereduan ikasi zuen eta Elustondok C2 maila lortzeko jo zuen euskaltegira.
    Elkarrizketa hauek Norberaren opera dokumentalean agertzen dira: https://www.berria.eus/bideo-aktualitatea/norberaren-opera_6027080_110.html
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    15 min
  • M13: Gezurrak ere eztanda egin zuen (II)
    Angel Berrueta okinaren hilketa politikoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Espainiako Gobernuak ETAri egotzi zion Madrilgo atentatua, eta giro gaizto horretan, Berrueta hil zuten Valeriano de la Peña Espainiako poliziak eta bere seme Miguel de la Peñak, haien emazte eta ama Pilar Rubiok bultzatuta. Gertakari haiek azaldu dizkigu Irene Arrizurieta garai hartan BERRIAn politika gaiak jorratzen zituen kazetariak. Aitziber Berrueta hildako okinaren alabaren hitzak ere bildu ditugu atal honetan.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    15 min
  • M11: Gezurrak ere eztanda egin zuen (I)
    2004ean Al Qaedak Madrilen egindako atentatuak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Espainiako Gobernuak ETAri egotzi zion atentatua, eta lau egun beranduago eginen ziren hauteskundeak arte luzatu nahi izan zuen gezurra. Ez zen posible izan. Gertakari haien inguruan informatu zuten bi kazetarirekin mintzatu gara: Eider Goenaga eta Ainara Mendiola. Goenaga politikako kazetaria zen garai hartan; gaur egun, BERRIAko zuzendari ordea. Mendiola Mundua sailean aritzen zen, baina orain ez da kazetari aritzen.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    16 min
  • Utzi putak bakean
    'Puta' hitzaren erabilera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Aste honetan Maria Txibite Nafarroako lehendakariari 'puta' deitu diote protestan ari ziren zenbait nekazari. Ez da modu horretan iraindu duten politikari bakarra, noski; ezta emakume bakarra ere. Gai horri buruz galdetu diegu Maite Asensio BERRIAko kazetariari, Nerea Eugi irakasle eta ekintzaile feministari, eta Irene Arrarats BERRIAko euskara arduradunari.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    16 min
  • «Ama, aita, sakelako bat nahi dut»
    Sakelako telefonoa edukitzeko adina du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gipuzkoan zenbait guraso talde batu dira haien seme-alabei lehenbiziko sakelakoa ahalik eta beranduen emateko. Miren Ros Bidelagun proiektuaren lemazaina eta gai honetan aditua da, eta hark azaldu dizkigu gako nagusiak. Horretaz gainera, Gurea erabil dezakezu egitasmoaren nondik norakoak azaldu dizkigu Irati Egibar BERRIAko eta Gipuzkoako Hitzako kazetariak.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    14 min
  • Autonomia bat Korsikarentzat
    Korsika autonomia legegile bihurtzeko negoziazioak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Auziak aurrera egin dezan, hilabete honetan ados paratu beharko dria Frantzia eta Korsika. Gaiaren gako nagusiak aztertzeko Ander Perez Zala BERRIAko Mundua saileko koordinatzailearekin eta Pauline Guelle zuzenbide publikoan doktorearekin mintzatu gara.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    16 min

About Berriketan

From the publisher's feed

BERRIA egunkariaren aktualitateko podcasta da 'Berriketan', Euskal Herrian eta munduan gertatzen ari denaz jabetzeko gakoak eskaintzen dituena. Saio bakoitzak gai bat izanen du hizpide, eta,…