
Sign up to save your podcasts
Or


Nerea Baldak emango dizkigu astero literatura gomendioak. Letra artean eta letrei esker bidaiatu dugu gaur. Hiru bidaia proposatu dizkigu gaur, horietako hiru, idazle euskaldunak. Katixa Agirreren 'Atertu arte itxaron', Juango Olasagarraren 'Ezinezko maletak' eta Amets Arzallusen 'Miñan'.
Egia uda hau arraroa dela, egia da, bidaiatzeak erreparo pixkat ematen duela, eta egia da ere, pantaila baten aurrean bidaiatu daitekela. Hala erakutsi ditu Gaizka Izagirrek: Ipar-Dakotan EZ dagoen Fargora, Ingalaterrako hiri industrialetara, eta Big Southera eraman gaitu, gezur txiki handiak esanez.
Telekomunikazioak garrantzia handia hartu du azken urteetan, badira enpresa handiak, izugarri handiak, multinazionalak. Baina beste aukera batzuk ere badaude, Izarkom da horren adibide. Gari eta Iker Garaialde sortzaileetako biren bisita jaso dugu, azaldu digute bateragarria dela mundu justuago bat helburu izanda, konpetitibo izatea telefonia eta internet alorretan.
Urko Rodriguezek eta Kimok musikaren efemerideak ekarriko dizkigute astero, «FMerideak». Public Enemy, Eñaut Elorrieta...eta istorio ugari. Beste behin baieztatu dugu musika instrumentu politikoa ere badela.
Nerea Arriolarekin batera saiatu gara bizi dugun dramari begirada umoretsua jartzen. Asteazkenero etorriko da gurerera. Musukoak, komuneko papera, histeria kolektiboak, ordutegi zoroak, polizia eta pseudepolizia...lortuko al du Arriolak guzti honeki barre pixkat eginaraztea?
Eider Iruretagoiena gonbidatu dugu, besteak beste, pandemiaren ondorio psikologikoetaz hitz egitera.
Harreman birtualen inguruan hitz egingo dugu asteartero Iñigo Arandiarekin, kaixomaitia.eus atariko sortzailea da bera. Galdera zuzena egin diogu Covid19ak nola eragin du harreman birtualetan?
Dena Irailerako-ren lehen atala duzue hau: Trendin Topic-ak ekarri dizkigu Ibai Fresnedok 'Traolak eta Trolak' sekzioan, antzerkigintzaz aritu zaigu Olatz Behobide 'Bizitza amets' atalean, eta denboraldi hau ederki estreinatzeko, Lander Garroren bisita izan dugu.
Hona Lander Garro, aka Leonardo Da Vinci euskaldunarekin izandako solasaldia. Prestatutako galderak, hurrengorako, gidoia ez dugu jarraitu.
From the publisher's feed