
Sign up to save your podcasts
Or


Andoni Mutiloarekin hartu berri duen bideaz eta norbera den bezala izateko eskubideaz aritu gara. ilusioz beteriko proiektua jarri du martxan, behar pertsonalari eta kolektiboari jarraituz.
Andoni Mendizabalek azaldu digu teknikarien egoera inoiz baino kezkagarriagoa dela egun. Sortu berri duten sindikatuaren, Teknikariok izenekoaren, helburuez hitz egin digu.
Nereak lau irakurgai ekarri dizkigu gaur, guztiak ere nola edo hala familiaren iraganarekin lotuak. Gai beldurgarri bezain interesgarri eta garrantzitsua gure bizitzetan.
Gaurkoan Tarantinoren lekuak ikusi ditugu. Ondoren, Ozark-eko laku ilunetara joan gara. Dublinen pinta bat hartu dugu "Normal people"-ekin, eta, azkenik, Chernobylera ez joateko gomendio irmoa egin digu Gaizkak. Bidaiatu nahi?
Egiten ari zarena egiten ari zarela ere, zuretzat pentsatutako irratsaioa da hau. Irratiak baduelako abantaila nagusi bat, alegia, beste ezer egiten ari zaren bitartean entzun gaitzakezula mikrofonoaren alde honetan gaudenoi. Zaila egiten zaigu irudikatzea zertan ari zareten une honetan. Irratia piztea erabaki duzuenok etxetik kanpo lanean ari ote zarete? Hala bada, irratia entzunez laneko ordu luzeak arintzea espero dugu.
Jon Plazaola euskal antzerkigintzaren orkestra-gizona dugu. Idazteaz, antzezteaz gainera, oraingoan zuzendari lanak ere egingo ditu. Apala bezain langilea. Eta majoa.
Woodstocken hasi eta Kuban bukatu dugu gaurko FMrideak atala, Kimo eta Urko Rodriguez gidari. Inoiz baino hobeto esanda.
Nerea Arriola oso gogor saiatzen da gaur egungo egoerari buelta eman eta umorea egiten. Ez du beti lortzen, ordea. «Anormalitate berria» bizi dugula dio. Eskaera bat luzatu die Eusko Jaurlaritzako bozeramaileei. Ikasi euskaraz irakurtzen, arren.
Romain Gary idazleak idatzi zuen: «Izugarria da sentimendu hitza sentimentalismoarekin lotzen den garai batean bizitzea. Iritsiko da eguna, ordea, afektibitatea sentimendurik handientzat joko duguna».
Iker Laurobari sortzaile 'atormentatua' eta txiste egile ganberroaren alter-egoak nola uztartzen dituen galdetu diogu. Erantzunak entzuteko modukoak dira, alajaina!
From the publisher's feed