
Sign up to save your podcasts
Or


Nerea Arriolak lortzen du, inork baino hobeto, bere haserrea umore bilakatzea. Gaur, etxetik. Hori baita bere normalitate berria.
Robert Altmanen 'Short cuts' filmean, protagonistak, 22 pertsona inguru, elkarren artean erlazionatzen dira. Batzuk zuzenean, beste batzuk zeharka, baina nola edo hala beraien artean harremana daukate. Birusaren hedapenaren kontu honi, haren antza hartzen diot. Gure harremanen haritik tiratuz, egunaren, astearen, amaierarako zenbat pertsonekin izan dugu interakzioren bat? Askorekin, ziur aski, maila desberdinetan.
Naroa Iturrik eta Ekhi Atorrasagastik lantaldea emakumez osatzeak dakartzan abantailak azaldu dizkigute, eta, horrez gain, Hamaika Telebistaren datorren kurtsorako asmoak kontatu dizkigute.
Iñigo Arandiak 'Basabizitzaren deia' atalean benetan egoera deserosoez (edo ez) pentsatzen jartzen gaitu. Distopiak harremanen munduari ere eragingo diola ematen du… Maiteminduko zinateke 'lovebot' batez?
Elena Belokik COVID-ak munduan maila guztietan ekar ditzakeen aldaketak azaldu dizkigu, 'Zilborretik at' atalean.
Gure saioaren izenak kutsu… 'geroratzailea' duen arren, hementxe gaude egunero bezala, puntual. Ez zaitezte korrika joan hiztegira 'geroratzaile' hitza begiratzera. Esango nuke, ez dela existitzen. Existituko balitz, hau litzateke beharbada definizioa: gauzak gerorako uzteko gaitasuna. Asmatu egin dut, noski.
Mikel Chamizorekin aritu gara bere sormen bitxiez hizketan; itxialdiko denbora aprobetxatuz sortu zuen 'Under lockdown' proiektuaz, besteak beste. Julio Cesar Brown eta Angel Errorekin kolaboratu du proiektua sortzeko.
'Jarrai' antzerki taldearen hastapenak azaldu dizkigu Olatzek gaur, 'Bizitza amets' atalean. Gure artxiboetan arakatzeko garrantzia azaleratu du, gure arbasoek egindako lanari esker baikaude hemen besteok. 'Teknikariok' sindikatuaren sorreraz eta borrokaz ere aritu gara.
Traolak eta Trolak atala gidatzen badu ere, hori da Ibai Fresnedoren nahia. Azken egunotako traol-hitzak ekarri dizkigu: Pepa Flores, Nekane Murga, 'Giraldillak'...
Gaur hasten da gure atzerako kontaketa partikularra. Azken astea dugu hau, atea hasi zaigu muturren aurrean ixten. Denoi kostatu egiten zaigu gauzak itxi eta atzean uztea, bizitzan ezeri eustea posible balitz bezala. Haurtzaroari eutsi nahi diogu, gaztaroari, edertasunari... eta, azkenik, bizitzari berari ere bai, hori posible balitz bezala.
From the publisher's feed