
Sign up to save your podcasts
Or


Teknologiak bere onura ugari ekarri ditu gure mundura, baina zer egin agintea honek hartzen duenean? Hitz egiteko asko ekarri digu beste behin Iker Plazaola kolaboratzaileak, Olatz Beobidek ez du gutxiago egin eta gonbidatuen tartean Izaskun Arandia ekoizleak egin digu bisita.
Ostegunero gurekin bat egiten dute Urko Rodriguezek eta Kimok, oraingo honetan gutxiago izan ez direlarik. Azken egunetako gertakariak, kantu ezberdinen bitartez ematen dizkigute ezagutzera eta unkitzeraino iritsi garela ere onartu beharrean gaude.
Hanka bat kalean dugula egiten dugu 'Dena Irailerako' saioa normalean, baina gaurko egunean kalean izan da bete-betean Iker Plazaola kolaboratzailea. 'Urkimokeriyak' tartearekin ere aukera zabala utzi digute Urko eta Kimok, baita zer pentsatua ere Ibai Fresnedo eta Egoitz Arbiolek ere.
Balantzaren erdian izan gara asteazken honetan 'Dena Irailerako' saioan eta ez du inolako hutsik egin Plazaola jaunak. Psikologiari ere tarte bat eskaini diogu Eider Iruriretagoiena adituarekin astero bezala. Gonbidatuen tartean berriz Jon Garmendia eta Ion Martinez izan ditugu oraingoan.
Astearte batek gainontzeko egunen modura, onena izateko arrazoiak ditu. Iker Plazaola eta Elena Beloki kolaboratzaileak gurean izan ditugu, buruari buelta ugari emateko lanketa utzi digutelarik. Iñaki Iriarte, Eneko Gutierrez eta Maria Arandia gonbidatuek ere ez dute hutsik egin.
Guztiok geratu ohi gara gure begien aurrean edota baita telebistan trikimailu bat erakusten digutenean zuhur eta lur. Euskal Herrian ere baditugu ilusionismoaren edota magiaren munduan murgildu nahi izan duten gazte ugari, eta astearte honetan horietako biren bisita jaso dugu.
Maddi Etxeberria dietista eta nutrizionista izan da Dena Irailerako saioan. Txikitatik jabetu zen zein bideri jarraitu nahi zion, eta geroztik, mundu horretan bere burua formatzen darrai.
Ez dugu nolanahiko ajearekin hasi astea, pilak kargatzeko, Galizia aldetik egin du gaurkoan bat gurekin Plazaola jaunak. Literaturari berriz tarte txukun bat eskaini nahi izan diogu eta horretarako Nerea Balda izan dugu. Maddi Etxeberri nutrizionistak berriz, elikaduraren inguruan jardun du.
Bi euskal streamer gonbidatu ditugu 'Dena Irailerako' saiora, @arkkasuko eta Pubguitar @12arroakoharria, biak aritzen dira zuzenekoak egiten Twich-en.
Gosari bikaina ostegun honetakoa ere. Plazaola jaunak bere Atalaiatik eta Potorrosin doktoreak, klima aldaketaz jardun dute. Urko eta Kimo kolaboratzaileek berriz, egungo musika albisteak ezagutarazi dizkigute eta Arkakuso nahiz Pubguitar Euskal Twitchlariak ezagutzeko tartea ere hartu dugu.
From the publisher's feed