
Sign up to save your podcasts
Or


Astearen ekuatorera iritsi gara gaurko honetan eta edukiak ez ditugu faltan izan. Egunero ez gara umoretsu egoten eta gaur Iker Plazaola triste etorri zaigu. Urko eta Kimok ordea alaitu digute goiza beraien kantuekin eta Ainara Garciak emakumeen inguruan hitz egin digu.
Editore izateko oso gaztea dela esan genezake Uxue Razkin, baina gustuz eta pasioz egiten den lan batek ez duela mugarik guztiok dakigu. Erein argitaletxean burutzen du bere egunerokotasuna eta esperientziaz hitz egin nahi izan digu.
Saioa hasi eta konturatzerako agurtzeko ordua iristen zaigu, ongi pasatzen dugunaren seinale izango dela pentsatzen dugu. Iker Plazaola eta Nerea Arriolarekin seguru baietz, eta ez da gutxiago izan Uxue Razkin editorea gonbidatu izanda gaurko honetan.
Asteburu osoan zehar izan dugu hizpide eguraldia denok, nahiz eta aste osoan aipatzeari ere ez diogun utziko. Astelehen baten antzera, Iker Plazaola eta Olatz Beobide kolaboratzaileez gain, Lara Izagirre zuzendariak ere egin du bat gurekin.
Laster argia ikusiko duen azken lanaren inguruan hitz egiteko gonbidatu dugu Lara Izagirre zine-zuzendaria 'Dena Irailerako' saiora. Gure gonbita onartu eta elkarrizketa bikaina egiteko aukera izan dugu xehetasun gehiago ezagutu ahal izateko.
Ostegun batek ere, baditu erromantiko izateko zenbait arrazoi eta ligatzeko aukerak beti daude mahai gainean. Iker Plazaola, Urko Rodriguez, Kimo eta Itziar Eguren izan ditugu gaurkoan 'Dena Irailerako' saioko bidelagun.
'Dena Irailerako' saiora gonbidatu ditugu asteazken honetan Euskal Herrian esperientzia luzea duten aktoreetako bi. Miren Gojenola eta Mikel Laskurain, ogibide duten mundu artistikoak jasan duen aldaketaz hitz egin nahi izan dute gurean beraien hastapenetatik hasiaz.
Asteazken batek berezi izateko, ez du askoren beharrik betiere 'Dena Irailerako' saioa entzuteko aukerarik baldin bada. Gurera batu dira gaurkoan ere Iker Plazaola eta Eider Iruretagoiena kolaboratzaileak. Gonbidatuen tartean berriz, Miren Gojenola eta Mikel Laskurain izan ditugu.
Eduardo Gaviñak oso gertutik ikusten du Euskal Herrian ere, ezberdina dena onartzea kosta egiten zaigula. Estereotipo edota aurreiritzi horien aurka egiten du berak Yogurinha Borova modura, eta gehiago ezagutzeko aukera izan dugu 'Dena Irailerako' saioan.
Asteko bigarren saio honetan ere barre ugari egin dugu Iker Plazaola eta Nerea Arriola kolaboratzaileekin batera. Baina gai serioagoei ere eskaini diegu aukera Yogurinha Borova gonbidatuarekin batera.
From the publisher's feed