
Sign up to save your podcasts
Or


Duela bi asteko elkarrizketaren ondotik, bigarren gonbita onartu dute Ibai Fresnedo eta Egoitz Arbiolek 'Dena Irailerako' saioan. 'Noiz bukatzen da Armairua?' liburuaren inguruan solastu gara beste behin, gai potoloa izanik hitz egiteko ugari duelako.
Euskal artista bezala sailkatzea du berak gustoko, eta guk ez dugu gutxiago egin 'Dena Irailerako' saioan buruturiko elkarrizketan. Clown-a egiteaz gain aktore lanetan ere aritu da Larrañaga, baina bere ibilbidea gertuagotik ezagutu nahi izan dugu.
Denboraldiaren ekuatorera iritsi gara astelehen honetan, astelehena izan behar zuen eta ondo nabaritu dugu Iker Plazaolak ere zer nolako astelehena izan duen. Olatz Beobide kolaboratzailea nahiz Ibai Fresnedo, Egoitz Arbiol eta Bea Larrañaga gonbidatuek ere ez dute hutsik egin.
Iker Berganza bakarlaria ezagunagoa da agian 'Abereh' modura, Euskal Herriko zenbait aretotan emanaldi ugari eskaini dituelarik. Egun, bere hirugarren diskoa aurkezteko lanetan dabil 'Joan etorrian' hain zuzen ere.
'Dena Irailerako' saioa bera ere, kolore ugariz betetzen dugu goizero. Iker Plazaolaren gonbidatuak zuri-beltza nahiago badu ere, ortzadarra ekarri digute Urkok eta Kimok. Erik Berganzak, Zitalek eta Ibil bedi taldeko lagunez ere ez dute gutxiago egin.
Zentzumenek erabat baldintzatzen dure gure bizitza egunerokotasunari nahiz iraganari begira Eider Iruretagoiena psikologo eta hezitzaileak ondo azaldu digunez. Garrantzi handia dute zentzumen hauen bitartez jasotzen ditugun zenbait faktorek.
Zenbat gustatzen zaigun mikrofonoaren aurrean jarri eta elkarrekin hitz egitea, ez dugu gutxiago egin Iker Plazaola eta Eider Iruretagoiena kolaboratzaileekin bakoitzak bere bidetik eraman gaituztelarik. Lander Garro eta Kepa Etxebarriarekin berriz dokumental berri baten inguruan aritu gara.
Astearte honetan Elena Beloki kolaboratzaileak ere bisita dotorea egin digu 'Dena irailerako' saioan, intersekzionalitatea oinarri hartuta aritu delarik oraingoan. Hernaniarrak oraingo honetan ere erakutsi digu, itxuraz zeharo ezberdinak diren gaiak uztartu ahal dituela.
'Bieuse' elkarteko kide den Xabier Alkiza izan dugu astearte honetan 'Dena Irailerako' saioan. Bikoiztaile euskaldunen egungo egoera zein den azaldu digu eta hiru urte luze hauetako grebaren arrazoiak zehaztu ere bai.
Ondo baino hobeto esnatuta, eta adi-adi egoteko moduko asteartea izan dugu gaurkoa. Iker Plazaola kolaboratzailea ez gaitu nolanahiko gaiekin arrapatu, Elena Belo kolaboratzaileak aldarrikapenerako garaia dela erakutsi digu eta hori berretsi digu ere Xabier Alkiza bikoiztaileak.
From the publisher's feed