
Sign up to save your podcasts
Or


Etxetik jantzita ateratzen garenon buruhaustea izan ohi da sarri etxetik ze
arroparekin atera. Nola jantziko naiz besteren begietara onartua izan
nadin? ez dezadan atentziorik eman? Buruhauste horiek ordenatzeko,
beraz, Aitziber Badiola itxura aholkularia izan da Dena Irailerako saioan.
Uda honetako Bigarren saioa izan dugu asteazken honetan. Izarrak, meteoritoak eta etxean pijama jantzita egotearen abantaila zein desabantailak ezagutu ditugu. Osasun mentalari ere tarte bat egin nahi izan diogu eta hori guztia gutxi izango balitz, janzkera estiloak izan ditugu hizpide.
Olatz Beobide aktore eta zine zuzendaria astero bisitatuko du Tessa Andonegiren ´Dena Irailerako´saioa. Euskal emakume sortzaileen berri emango digu ´Artearen Lamiak´atalean. Aste honetanko lamiak Maider Oleaga eta Amaia Zubiria izan dira.
Hasi da Dena Irailerako denboraldi berria. Hau duzue lehendabiziko saioa. Atsekabetuta gaude iazko Olinpiar Jokoak ez direlako izaten ari uste bezain frikiak. Dastatu ditugu karamelo generazionalak eta eta errepasatu ditugu euskal artearen lamiak.
Lander Garrok saioaren zirkulua ixten lagundu digu. Ez da bere liburuaz hitz egitera etorri, baizik eta laguntasunagatik etorri da.
Nerea Baldak ipuin bildumak ekarri dizkigu gaur, azpimarratuz ipuinak ez direla soilik haurrentzat. Horrela eman dio bukaera 'Udakurketak' tarteari.
Gaizka Izagirrerekin 'Bella Italia'-ko hainbat kokaleku ikusi ditugu, garai desberdinetakoak, zinemagintzaren ikuspuntutik.
Etzi, jada, ez gara hemen egongo. Errealitate izatetik, oroitzapen izatera pasatuko gara. Eguzkiak han goian gailurretako elurra urtzen duen bezala, urtu egingo gara gu. Hostoak negar tanten moduan erortzen diren bezala, eroriko gara gu. Ezingo dugu zuentzat ilargia lapurtu gauero, itsu egongo zaretelako gure argia ikusteko.
Eider Iruretagoienari eskertu behar diogu, berriz ere, gurekin egon izana. Bazkaria geratu zaigu zintzilik!
Kimok eta Urko Rodriguezek hainbat hilketen berri eman digute ,eta musika piezekin lotu 'FMerideak' tartean. Halere, zer arraio de 'sample' bat?
From the publisher's feed