
Sign up to save your podcasts
Or


Iñigo Arandiarekin sekula ez gara ados egongo harremanen inguruan eztabaidatzen dugunean.
Txinaren bilakaera eta garrantzia munduan, kontuan hartzeko zerbait?
Astelehenaren ondorengo eguna denez, asteartea, alegia, horoskopoa eskainiko dizuegu. Entzun ondo, zuen esku baitago eguna ona ala txarra izatea. Aries, Tauro, Gemini eta Cancer zeinuek onartu egin behar duzue, behingoz, zuen bizitzetan gauza batzuk ezin dituzuela aldatu.
Oso gustura aritu gara filosofatzen Andoni Olariagarekin, bizi dugun egoera hobeto ulertzeko asmoz.
Gerra osteko zentsurak, antzerki sortzaileei baldintza zailetan sortzera behartzen zien. Erbesteratzea zen beste aukera bat.
Ibai Fresnedok traol-hitzei uko egin, eta zerbait umoretsuago baten bilaketa egin du. Lortu ote du?
Nonbait entzun baduzu futbol talde batek zortzi gol sartu dizkiola beste talde bati, eta hotz utzi bazaitu; zalditeria arina irakurri eta zertaz ari ote diren zeure buruari galdetzen diozun arren, jakiteko interesik ez badaukazu; asteburua hala moduz bizirauten pasatu baduzu; eta, halere, etorkizuna erabat beltz ikusteari uko egiten badiozu, hauxe da zure irratsaioa.
Aspaldiko languak dira gaur 'Dena Irailerako' saioan izan ditugun bi gonbidatuak. Horregatik, elkarrizketa baino, solasaldia izan da Mikel Laskurain eta Ane Gabarainekin izandakoa. Abuztuaren 13tik 16ra taularatuko dute 'Izena! antzezlana Donostiako Antzoki Zaharrean, obraz eta beste hainbat kontutaz aritu gara solastean.
Nerea Baldak, 'Udakurketak' atalean, mundu fantastikoekin eta beste arte mota batekin lotura duten irakurgaiak ekarri dizkigu aste honetan. 3 liburu ekarri dizkigu, 'Ibai ertzeko ipuina' (Oihane Amantegi), 'Atsekabe zaitut' (Irati Jimenez), 'Belarraren Ahoa,' (Harkaitz Cano).
Gaur, 'travelling' egin dugu. Ostegunero bezala, telesailak aitzakiatzat bost hegaldi prestatu dizkigu Gaizka Izagirrek. Hawaien hasi eta eskandinabian amaitu dugu, Danimarka eta Suedia elkartzen dituen zubira, tartean, Louisiana eta New York bisitatuz. A zer bidaia puska.
From the publisher's feed