
Sign up to save your podcasts
Or


2020a apokaliptiko samarra geratzen ari bazaigu ere, urte apokaliptikoa eta distopikoa. Ba distopiatik, atopiara egin dugu guk salto, zehazki, Atopia RPGra. Despistatuentzat, RPG siglek 'Roll Playing Game' esan nahi dute (bai, asko ikasten da Dena Irailerako saioan).
Gaurko FMerideak atalean, akzio filme bat bailitzan, mexikon jaiotako iraultzaileak izango gara, indigenen eskubideak aldarrikatuko ditugu, Mark Knopfler atzetik ibiliko zaigu, eta, azkenik, bonba atomikoa gainean erorita hil egingo gara. Saritzeko moduko gidoi hau, Kimo eta Urko Rodriguezek idatzia da, nola ez ba.
Nerea Arriolak gogorarazi digu sekula ez dugula begien bistatik galdu behar egoeraren absurdoa.
Eider Iruretagoienak erakutsi digu psikologia beretzat bokazio hutsa dela, gurean izan da berriz, eta plazerrez hitz egin dugu psikologia gaietaz. Gaur eneagramarenganako hurbilketa txiki bat egin digu. Baietz berriro etorri!
Online eta ofline, nola ligatzen duzu? Online ligatzeak baditu abantaila batzuk, tabernetan, herriko festetan ala museoan (lol) ligatzearekin konparatuz. Ezta? Asteartero moduan, kaixoMaitia.eus eko Iñigo Arandia izan dugu gurean.
Nazioartera begira jartzen gara asteartero Elena Belokirekin 'Zilborretik at' tartean. Aste honetan Ameriketako Estatu Batuetara hurbildu gara eta hango politikan murgildu.
Ainara Garcia Goitiandia gonbidatu gaur gureran, @Bedarlari bere erabiltzailea tuiterren, ziur haren txioak irakurri dituzuela inoiz. 'Cómeme la flor' liburuaren bigarren edizioa plazaratzear, liburua aitzakiatzat hartuta gustora solastu dugu feminismoaz, matxismoaz eta emakumeon sororitate sareen indarraz.
1916an geratu ginen aurrekoan Katalin Elizegirekin. Urte oparoak izan ziren horiek, «euskal antzertia» rentzat, bai, «antzertia», hala deitzen zioten antzerki munduari. Olatz Beobiderekin denboran atzera egin dugu eta, besteak beste, «Antzerti» aldizkari espezializatuaren berri eman digu, baita garai hartako antzerki lehiaketak nola egiten ziren kontatu. Ander Artzelus ere gogoratu dugu, berak bultzatu zuen euskarazko lehendabiziko irratsaioa, 1932an izan zen hura. Haren alaba Amale Arzelus izan zen irratian, euskaraz, hitz egin zuen lehen emakumea.
Traol-hitzak triste samar datozkigu azkenaldian. Baina, umorez hartzen saiatu gara, noski!
Kaleko artista da 'Balu'. Kalean egindako esku-hartze artistikoak sortzen duen adrenalina maite du Baluk. Ormaiztegin sortua, Beasaingo paretetan hasi, eta gaur egun, nazioarteko hiri askotan ikus daitezke bere lanak. Disziplina anitzeko artista da gipuzkoarra, baina, stencila da bere espezialitatea. Baditu lan ezagun ugari, horien artean, New Yorkeko kaleetan ezagun egin zen 'Post no Bills' irudia.
From the publisher's feed