Bertso jarriak

Bertso jarriak

By BerriaMusic
Download on the App Store

Bertso jarriak episodes

  • Aner Euzkitze, Maitasun deitzen diozu
    5 hileko feto baten
    ekografia bat 3Dn*,
    masail gorritu batzuk han
    eta tximeletak hemen,
    gabonetako filme bat,
    iragarki bat bederen,
    "ze hotz daukazun eskua",
    "atzo zeinen guapo zeunden",
    bi bihotz, bihotz oso bat,
    bihotz erdi, bihotz heren,
    larrualdi frustratu bat,
    hiru emakume lerden...
    maitasun deitzen diozu
    eta ez dakizu zer den.
    10 min
  • Johaiñe Sarraillet, Ez aizinant baten koblak
    Doinua: Txoriak eta txoriburuak
    Bizpalau kobla heben hontzeko
    ützi beiteitade pada
    Mündü zabalean horier beha
    norbait ote baldin bada
    Ene oskiek luzaz ez düe
    ürratsez honki taulada
    Ordüan otoi parka dezala
    ene bertso piperrada.
    5 min
  • Oihana Arana, Gortinak itxita
    Doinua: Duela hogei urte
    Apaindu ahalko banu gela bat nirea
    zuria litzateke,
    txikia, singlea...
    baina gero armairu barrukoei beha: amets abstraktu baten antzeko bilbea
    eta ate parean hiru orkidea.
    4 min
  • Peru Abarrategi, zazpigarren alaba
    Sei bertsotan nondik hasi leike
    ni naizena azaltzeko
    paper gainean naukazue gaur
    karanbola bat tarteko
    bertsolaritza gustuko daukat
    dosi txikitan hartzeko
    ez dut gehiegi behar izaten
    doinu rimaz asetzeko
    hainbeste modu ezberdin daude
    bertsogintza ulertzeko.
    4 min
  • Estitxu Arozena, Kontra erranak, udarak emanak
    Bertsoak maiz izan du
    salaketa usai
    aldarrikapen edo
    erantzuteko gai
    baina gaur norberari
    begiratu lasai
    udara iritsita
    kontra erranez blai
    denak ez dira nere
    baina gureak bai.
    Baztango turismoaz
    hausnarketa nahi zen
    hasiko banitz nere
    bidaiak epaitzen
    uztailan, abuztuan,
    ahalik ta maizen
    galderan erantzunak
    ni ez nau lasaitzen
    zenbat aroztegitan
    egon ote naizen.
    5 min
  • Izar Mendiguren, Tubacex 200 egun greban
    Izar Mendiguren. Laudion jaio zen (Araba), 1988. urtean. 2002ko Arabako Eskolarteko Txapelketan parte hartu zuen, baita irabazi ere. Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartu izan du 2004az geroztik. Irakasle aritu da Aiaraldeko bertso eskolan, eta eskualdeko ikastetxeetan ere bai.
    Doinua: Gaur gurutzatu gara
    200 egun greban ez
    al dugu grabea?
    Tubacex da tuturik
    gabeko nabea,
    Bi sententzia nulo,
    #SosAiaraldea!
    800 familia...
    Ze bidegabea!
    ...borroka gabe dena
    zen bide gabea.
    Urduña, Amurrio,
    Laudio, Aiara...
    Eskualde batu bat
    da orain bailara:
    Tubacex fabrikatik
    denda txiki(e)tara,
    suhiltzaileak_ez badu
    kentzen barrikada...
    zer da itzali behar dena,
    zer bota sutara?
    Lanaldi murrizketan
    daude hainbat postu,
    emakume izatea
    nahi zuten zigortu
    horiek botatzea
    izanik apostu!
    Ertzainek egunero
    nahiz bidea moztu,
    borroka gelditzea
    ezin dute lortu!
    Nor doa noren aurka
    eta armatua?
    zergatik da oldarkorra
    ertzainen tratua?
    Akordiorik ez da,
    baina bai paktua:
    Hedabideetan ez da
    jaso gertatua,
    batzuekin ez dute
    eten kontratua!
    Langileek jai dute
    Celestinorekin,
    Nola aurten ezin zen
    ospatu San Fermin
    grebalariek egin
    zuten San Celestin,
    egoera antzeztu
    prozesioekin...
    buruari soilik ez
    diote eragin!
    Independienteak,
    LAB edota ELA...
    #TubacexBorrokan da
    eredu itzela,
    jakin herri oso bat
    zuekin gaudela,
    Milesker oroitzearren
    frogatu bezela:
    elkarlanean dena
    posiblea dela!
    4 min
  • Oihana Bartra, Denek esaten didate
    Oihana Bartra. Bilbon sortua, 1984an. Santutxuko bertso eskolan hasi zen bertsotan. Eskolarteko txapelketetan parte hartu zuen, eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketan kantatu du aldiro 2002az geroztik; 2014an, laugarren sailkatu zen. Hiru aldiz hartu du parte Bertsolari Txapelketa Nagusian.
    Doinua: Neguko azken antzara (Gorria)
    Denek esaten didate
    Nahikoa autoritate
    Balute bezala nola
    Bizi behar dudan hil arte
    Daukazun lanpostu finko
    Horri eutsiozu tinko
    Egungo gazteek ez dute
    Suerte berbera e(d)ukiko
    Kirol denetan izerdi
    Eginez gizonei segi
    Baina ez izan hobea
    Ta ez gihartu gehiegi
    Txapelketako plazara
    Joateko unea pasa da
    Pixka (ba)t segi dezakezu
    Polit joaten bazara
    Filtro batzuk zabalik ta
    Igual lehengo txabalita
    Zarela eman dezake
    Zimur batzuk estalita
    Nire ustez zaude ederren
    Gizon ezkertiar liderren
    Antzerako iritzia
    Emanez gero Twitterren
    Iritzia adierazi
    ta pixka bat feminazi
    Zarenetik ez didazu
    Egiten hainbeste grazi
    Orain zaude sasoiz ama
    Izan zaitezen Oihana
    Ta ahal bada soilik umeengan
    Pentsatzen ohi dana
    Ez baduzu umerik uzten
    Hastean belaunak puzten
    Astean behin nor joango da
    Egoitzara zu ikusten?
    Antzinako iritzi zen
    Hori zaila da isiltzen
    Neska, noiz hasiko zara
    Behar den bezala bizitzen?
    Inoiz segiko dut plana
    Ta inoiz aldatu dana
    Batzu(e)tan diostatena
    Ta besteetan nahi dudana
    4 min
  • Aimar Karrika, Larrugorritan
    Aimar Karrika. Auritzen (Nafarroa) jaio zen, 1988an. Irakasle lanean aritu da Lapurdiko eta Nafarroa Behereko bertso eskola eta kolegioetan. Zortzi aldiz hartu du parte Nafarroako Bertsolari Txapelketan; lautan izan da finalista. 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen.
    Doinua: Itsasoa laino dago
    1/
    Pandemiaren orritan
    Turisten joan etorritan
    Gendarme zubi zorritan
    Begiradak jatorritan
    Ume txikiak korrikan
    Eguzkiaren gorritan
    Ta hondartzako elorritan
    Hendaia larrugorritan
    2/
    Bainu jantzi zahar bat baino
    Ez omen zena gaurdaino
    Libertatea oraino
    Berriz dudan jartzeraino
    Herriko Etxea egundaino
    Ez zen biluztu honaino
    Itsasoa dago laino
    Hondarraitz-tik Lohiaraino
    3/
    Ez al da edan nahi zukurik
    Ez baldin bada tuturik?
    Libre dena estuturik
    Al dago nahi ezkuturik?
    Ba al da hautetsi muturik?
    Eta hautesle damuturik?
    Nahi gaituzte mututurik
    Bi bixkiak kukuturik
    4/
    Ez zen aski hondar patrikan
    Deserosoen fabrikan
    Zokoratu den guztitan
    Hala ere begi bistan
    Gaur ikusi da egitan
    Gezurrak dauzkan begitan
    Hozka egin behar dela bitan
    Hezurraren haragitan
    5/
    Zer min egiten ahal dut nik
    Itsaso ertzean zutik
    Gaur ez bagaude burutik
    Nik ez dut ulertzen tutik
    Gure inguruko gutik
    Hartzen badu gaia eskutik
    Nola deslotu barrutik
    Biluztasuna sexutik
    6/
    Irudiaren jabeak
    Dira gaur egun sareak
    Biharkoen zutabeak
    Dira lur sendo gabeak
    Onddoak eta bareak
    Sagar eta udareak
    Margo ditzala areak
    Atxiki ditzan mareak
    6 min
  • Maindi Murua, Arbonatik
    Maindi Murua Berra. Azkainen (Lapurdi) sortua, 1989an. Familiatik zaletasuna jaso, eta Donibane Lohizuneko ikastolako bertso eskolan egin zituen lehen urratsak. Eskolarteko txapelketetan parte hartu zuen, eta Xilaban gero, 2010, 2012 eta 2020. urteetan. 2011n Hernandorena saria irabazi zuen.
    Doinua : Beko txokotik begira dago
    1.
    Bi mila eta hogeita bata,
    hogeita hiru ekainak,
    Arbona aldean laborariek
    zimur dituzte bekainak.
    Kanpotar batek erosten ditu
    milioien truk lur bikainak.
    Noiz arte jasan behar ditugu
    isil isilik irainak?
    Espekulatze bortitzak hemen
    eragindako orbainak?
    2.
    Lurzaindia ta ELB-koek
    deitua dute bertara.
    Egoeraren larritasunak
    eragiten du zirrara.
    Honek ez die nekazariei
    soilik eragiten traba.
    Arbonatik jo Lekarozera
    Gasteizera, Hendaiara;
    Euskal Herriko biztanle orok
    pairatzen duen gaitza da.
    3.
    Lurra guretzat da bizitoki
    eta bizi kalitate.
    Lurra landuaz elikatzea
    dugu errealitate.
    Haren galtzeak nahiz eta egin
    herri osoari kalte,
    dirudun baten apetak aisa
    gaina hartu badezake,
    injustizia horren aurrean
    guk zer egin genezake?
    4.
    Gogor lan egin eta baztertuz
    sosa egunerokoan,
    pisu ziztrin bat lor genezake
    hor nonbaiteko zokoan.
    Urteak joan ta balioa
    igoko zaiolakoan.
    «Ea hau saldu eta hobea
    hartzen dugun ondokoan».
    Beti galtzaile izanen gara
    merkatuaren jokoan.
    5.
    Indarra nora bideratzen den
    pentsatzean badut pena.
    Bigarren etxe eraikitzea
    da artisauen kondena.
    Hegazkinetan dabil lanean
    ingeniari hoberena.
    Zenbat langile berriz ematen
    turistei nahi dutena?
    Guk elikatzen dugu funtsean
    jaten gaituen sistema.
    6.
    Hauek erranik agian ez dut
    nire lagunik minduko.
    Ahal bezala ari den hori
    ez dut etsai, dut gertuko.
    Nindagon gure ahaleginak
    merkatuaren zerbitzuko
    eskaintzeari egin ezkero
    gutako bakoitzak uko,
    ze bizimodu eta ze herri
    sortzen genukeen lortuko?
    6 min
  • Xabat Galletebeitia, Garaiak eta penak
    Xabat Galletebeitia. 1986an jaio zen, Lekeition (Bizkaia). Markina-Xemeingo eta Lekeitioko bertso eskoletan aritu da irakasle lanean. Hiru aldiz sailkatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako: 2014., 2016. eta 2018 urteetan. Bigarren izan zen 2016ko lehian, eta hirugarren 2018koan.
    1- Lehengoak bai garaiak; ontziak noraian,
    arrainak itsasoan, sareginak kaian.
    Orain gazterik ez da sartzen eskifaian... bizitzea zailago
    zen gure garaian.
    2- Lehengoak bai oporrak; natura lasaian,
    bakea gailurretan,
    arnasa paisaian.
    Orain jende ilarak daude Himalaian... mundua normalago zen gure garaian.
    3- Lehengoak bai parrandak; jai hemen ta jai han, walkmanean Etsaiak, irratian Chayanne.
    Orain doinu arraro pila soinu-mahaian... giroa sanoago
    zen gure garaian.
    4- Lehengoak bai manifak; astero bidaian,
    batean Iruñean,
    hurrena Hendaian.
    Orain nekez datoz bi deialdi jarraian... konpromiso gehiago zen gure garaian.
    5- Lehengoak bai gazteak; txosnetan muntaian, asanbladak luzatzen txostenen lengoaian. Orain borrokatzen da horren modu guai-an... iraultza gertuago
    zen gure garaian.
    6- Lehena eta oraina; horra, yin eta yan, baina iraganetik
    beti ezin da jan. Geurea goraipatzen geroratu nahian... garaipenik ez dago penaren garaian.
    5 min

About Bertso jarriak

From the publisher's feed

Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Udan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk…

More shows like Bertso jarriak

Nadie Sabe Nada by SER Podcast

Nadie Sabe Nada

404 Listeners