
Sign up to save your podcasts
Or


Xerezade Estatu Batuetako Georgiaraino joan da bere lagun Flannery O’Connorri bisita egitera. Izan ere, Xerezaderi ez zaio batere interesatzen jende arrunta, eta Flanneryk jende berezi piloa ezagutzen du. Batzuek amerikar gotikoa edo groteskoa deitu izan diote haren pertsonaiek osatzen duten gizarte espezial xamar horri, baina, tira, horiek etiketak baino ez dira.
Ipuin hauetan Katherine Mansfieldek ez dakargu dama eta zaldun dotoreez betetako saloirik, ez zetaren fru-frua alfonbra dotoreen gainetik dandarrez; ez da konplimenduzko hitz politik entzuten piano nota alaiez nahasirik. Bestelako bizitzak erakusten dizkigu: duela mende pare bat bezala, oraindik ere inorentzat bizi diren emakumeen istorioak.
1920ko udazkean Arnold Bennetek liburu bat argitaratu zuen emakumeen gaitasun intelektualaz. Bertan esaten zuen begi bistakoa zela emakumeak gizonak baino buru motelagoak direla, eta gaineratzen zuen ez hezkuntzak ez askatasunak ez zutela hori sekula aldatuko. Desmond MaCarthy idazleak, Zapelatz Jatorra ezizenez, liburu horri buruzko erreseina bat argitaratu zuen New Statesman egunkarian, eta adierazi zuen guztiz bat zetorrela horretan Bennetekin.
Garai hartan Virginia Woolf lanpetuta zegoen Jacob’s Room liburua idazten, baina halako tripako mina jarri zitzaion erreseina hura irakurri zuenean, non, liburua tarte batez utzi, eta erantzuna eman zion Zapelatz Jatorrari New Statesman egunkarian bertan. Horrela sortu zen bien arteko polemika bat emakumeen gaitasun intelektualaren inguruan.
Polemika honek beste fruitu bikain bat utzi zigun: Woolfek gerora argitaratuko zuen A Room of One’s Own liburua.
Txikitan eskolakide izandako bi gizonen enkontrua, edo iraganaren tentakuluak zein modu sotiletan hel daitezkeen oraineraino.
Berez estresagarria den egoera bat –klaseko azterketa bat– hil ala bizikoa nola bihur daitekeen.
Eta zer gerta daitekeen bikote erlazioko eguneroko amore eman beharrek eta zapalkuntza txikiek gaina hartzen digutenean.
Patricia Highsmith thriller psikologikoaren artista handia eta umore gaixto eta zorrotzekoa da, baina ez dauka, hala esateko, oso-oso iritzi onik gizakiez…
Osaba Edgarren eskutik, goazen Espainiako Inkisizioaren ziegetako izuen gordelekuetan barrena jolastera. Zer nahiago duzu: putzua ala pendulua?
Fernando Pessoak bere izenez sinatu zituen idazlan batzuk, heteronimoen mozorrorik gabe. Idazlearen izaera konplexuaren ispilu da nortasun literarioen anabasa hori, izengoiti bakoitzak bere ezaugarriak baititu. Pessoaren izenpeak (ortonimoak), ordea, askotarikotasun ugari hori jasotzen du, eta bateratzen hein batean, poemok ez baitzaizkio ildo jakin bati jarraikitzen. Atal honetan Pessoak sinatutako bi liburutako piezak ditugu: Mensagem [Mezua] liburukoak eta Cancioneiro [Kantutegia] bildumakoak. Iñigo Roque gonbidatu dugu, poemon itzultzailea, guretzat irakurtzera.
Testu trinkoak, batzuetan epigrama edo teorema modukoak dira hauek. Sarritan, konturatzerako, amaitu egin dira, eta aho zabalik uzten gaituzte, aurrean zabaltzen zaizkigun posibilitate harrigarriez zorabiaturik. Letra latinoamerikanoetako lau izar, zuretzat, pilula oso fuerteetan. Prestatu baso bat ur.
Moby Dicken hiru atal hauetan hankaz gora jartzen dira Melvillen garaian nahiz gurean gizarte heteronormatiboak gizonei inposatzen dizkien estereotipo eta arauetako asko. Homoerotismoa da? Zeuk erabaki, baina gauza bat argi dago: Ismael guztiz queerra da. Uste duzu esajeratzen ari garela? Ba entzun eta gero esan. Bitartean, guk topa egingo dugu Queer Moby Dicken alde!
From the publisher's feed