
Sign up to save your podcasts
Or


Fernando Pessoa poeta portugesak hainbat heteronimo sortu zituen, hau da, hainbat nortasun literario, bakoitza bere biografia eta estilo propioarekin. Horietako bat Alberto Caeiro dugu. Alberto Caeiro Maisu Xaloa da, ardirik gabeko artzain bat. Zentzumenak aldarrikatzen ditu jakintza-iturri bakartzat, zientzia eta parazientzia oro alboraturik. Naturaren eta unearen poeta ere bada, fisikoa, neopaganoa, baina ez behialako jentilen gisan, ezpada modu berri, txoil lurtar batean.
Mathilde Loisel langileen familia batean jaioa da, eta bulegari ilun baten emaztea. Haren bizitzan ez da luxurik, baina betidanik egin du amets saloietako dotorezia eta fintasunarekin. Halako batean aukera sortzen zaio gau batez ametsa betetzeko. Dantzaldi batera doa, eta egun berezi horretarako lepoko bat eskatuko dio maileguan txikitako lagun bati.
Egunero bezala, Miliak goizeko zazpietako autobusa hartu du lanera joateko. Betiko bidea, betiko bidaideak, betiko logura… Baina gaur zerbait berezia gertatu da. Gaur, autobuseko gizarte txikiak gu guztion hobe beharrez aritzen diren ikuskaritza zerbitzuen bisita jaso du.
Batzuetan hobeto jakin beharko genuke lagunak aukeratzen, ezta? Atal laburra dugu hau, baina oso-oso berezia: Kirmen Uriberen poema bat, Oihenart Garai gaztearen ahotsean.
Dickson Countyn hilketa bat gertatu da. Wright jauna hilda agertu da ohean. Bost pertsona bildu dira hilketa gertatu den etxean frogak biltzeko. Hiru gizon (fiskala, sheriffa eta gorpua aurkitu duen baserritarra) eta bi emakume (gizonetako biren emazteak). Wright andrea, hildakoaren alarguna, ez dago bertan, atxilotuta baitago hilketaren susmopean. Hala ere, bere historia utzi du idatzita sukaldeko objektu xumeetan.
Nor izango da, baina, mezu isil hori dekodetzeko gai?
Hegoaldeko istorio bat da hau; Lily of Tarleton hiri txikia du gertaleku, Georgian. Han bizi da Jim Powell, “Gozoki”, bizitza osoa alferra izan aditza jokatzen eman duen gizona. Apirileko ilunabar batez, alkoholez blaituriko festa batean, dado jokoan irabazi eta bere patuaren aurrean jaikitzera eramango duen bizipen txundigarri bat izango du baina luze gabe, egunak argitu eta berehala, eguzki beroak kiskali egingo du bere ametsa…
Iñigo Roque ipuinaren itzultzaileak eta Saioa Gabicagogeascoak jarri diote ahotsa gaurko atalari.
Gaur Xerezade erromantiko jarri da, eta nor hobea amodioaz eta desamodioaz berba egiteko, gure bertsolari eta poetarik goxoena, sentikorrena baino? Bizitzak gogor hartu zuen Bilintx, baina berak irribarrez eta burla ttantta batez egin zion aurre, eta are gehiago: transgresore galanta izan zen, barrenak izan baitzituen bere kaleko hizkeran euskaldunen aurrera agertzeko amodioa gora-gora aldarrikatzen. Jaione Agirre dugu irakurle –eta tarteka kantari!– gonbidatua atal honetan.
Bazen Txinan, enperadorearen hirian, guztiak liluraturik uzten zituen altxor preziatu bat. Ez zuen urrearen distirarik, ezta harribitxienik ere, baina haren ospea munduko bazter guztietara hedatu zen. Jakintsuek hainbat liburu idatzi zuten hartaz eta olerkariek poemarik ederrenak egin zizkioten. Hain zen miresgarria, ezen Heriok berak ere, txunditurik, amore eman baitzuen haren aurrean. Ez al duzue zuek haren aditzerarik?
Akron, Ohio, 1851. Emakumeen Eskubideei buruzko Biltzarra. Hizlari eta entzuleak eliza batean bilduta daude, eta elizgizon piloa sartu dira aretoan kongresua lehertzera. Beren autoritate erlijiosoaz eta burla haizezko hitzez eraso gogorraren pean dauzkate sufragistak. Halako batez Sojourner Truth, emakume beltz esklabo ohia, mintzalekura hurbildu da hitza eskatzeko… Frances Gage andre zuriak, biltzarreko presidenteak, testu hau moldatu zuen hamabi urte geroago Truthek egun hartan emandako hitzaldi sutsu eta bikainetik abiaturik.
“Menuet”
Gizon batek, ustez bakarrik, atseden hartzen du Pariseko parke lasai batean. Berehala ohartzen da, ordea, ez dela leku hartara joaten den bakarra eta egun baten, aguretxo berezi batekin eta haren emaztearekin egiten du topo. Haiek erakutsiko diote zein den “dantzen erregina, eta erreginen dantza”.
“Gaua”
Gau epela Parisen. Kafetegiak distiratan daude; barrez, paseatzen, edaten ari da jendea. Gizon bat osteratxo bat egitera ateratzen da eta Boulogneko basora abiatzen da lasaitasun bila. Handik ateratzen denean, ordea, Paris erabat bestelakoa da. Hotz egiten du eta Champs-Elysées-etako kafetegiek ez dute ohiko argitasun eta bizitasunik…
From the publisher's feed