
Sign up to save your podcasts
Or


Malcolm Xen ustez, Estatu Batuetako demokrazia ez da benetakoa. Hori dela eta, eskubide zibilen alde borrokatu beharrean, giza eskubideen alde borrokatu behar da.
(Bi zatitan eman dugu hitzaldi hau, eta hauxe da bigarrena).
Malcolm Xk 1964an, hil baino urtebete lehenago, Ohion emandako hitzaldia. Garai hartan, AEBko Senatuan Eskubide Zibilen Legea ari ziren eztabaidatzen eta, lege hori onartuz gero, beltz guztiek botoa emateko eskubidea lortuko zuten. Malcolm Xek boterean dauden demokraten joko bikoitza salatzen du eta beltzen batasunerako deia egiten du.
(Bi zatitan eman dugu hitzaldia, eta hauxe da lehena).
Iu-tsun espia, alemanentzako lanean. Haren atzetik, agente britainiar bat: Richard Madden. Iu-tsunek misio bat bete behar du Maddenek bera harrapatu baino lehen. Horretarako, Iu-tsunek Stephen Albert izeneko gizona aurkitu behar du lehenbailehen. Halabeharraren joko batez, bide horretan Iu-tsunek topo egingo du bere birraitonak utzitako misterioarekin…
Gizon bat bere baitara bildua bizi da; deseroso sentitzen da gizartean, eta nahiago du bere bakardadeaz eta etxearen lasaitasun eta segurtasunaz gozatu, txikitatik gorde izan dituen objektu eta altzari maiteez inguraturik. Egun batean, baina, etxeratzean ezusteko bat gertatzen zaio…
Ama izan berri den emakume bat senarrarekin doa uda pasatzera mendialdeko etxe handi batera. Emakumea oso goibel dago azken aspaldian, eta senarrak, izen handiko medikuak, nerbioen ahulezia horretarako tratamendua ezarri dio, atseden tratamendua deritzona. Sendabide hori gaixoari ezertxo ere ez egiten uztean datza, bereziki irakurtzea eta idaztea galaraztean. Zer atera liteke txarto?
Venezia. Ihauteri garaia. Montresorrek mendekua hartu nahi dio bere lagun Fortunatori, barkaezina omen den laido bategatik. Ardo bat dastatzeko aitzakiatan, bere palazzoko sotora eroan du. Hor dautza aspaldiko montresortarren hezurrak, ardo botila eta upelen artean…
Ezin zezakeen agurearen sai begia jasan. Begirada horrek zulatu egiten zion arima, eta, oinaze hartatik ateratzeko, agurea hiltzea beste biderik ez zegoen. Izan ere, zentzumen zorrotzegiak izatea tortura izan daiteke…
From the publisher's feed